Andoni Goikoetxeari zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • Andoni Goikoetxea pasa den apirilaren 9an epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio. Ibarran (Gipuzkoa) jarritako kontrolean atxilotu du Guardia Zibilak asteazken arratsaldean.


2019ko apirilaren 25ean - 10:03
Arg.: Tolosaldeko Ataria
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2013an atxilotu zuten Goikoetxea, ETAko kide izatea leporatuta. Zenbait urtez Frantzian izan zen preso, 2017an Espainiako Poliziaren esku utzi zuten arte. Epaiketa egin bitartean aske geratu eta Gaztelura (Gipuzkoa) itzuli zen. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nagusiak.

Atxiloketa, 15;30 aldera

Ibarrako Apatta Industrialdean guardia zibilen kontrol batean ikusi dute asteazkenean Andoni Goikoetxea 15:30ak pasata, Tolosaldeko Atariak jakinarazi duenez. 15:45ean Tolosaldeko Ataria bertaratu eta ea norbait atxilotu duten galdetu die guardia zibilei. Eurekin zegoen gizonezko batek, kaleko jantziz jantzita, azaldu du ezin dutela hori baieztatu. Hala eta guztiz ere, "dagokion familia jakinaren gainean jarriko dutela" gaineratu du.

Une horretan, Guardia Zibilaren auto bakarra zegoen Andoni Goikoetxeak lanera joateko zeraman autoaren ondoan. Gazteluarra lanean 16:00etan sartzekoa zen, baina ez da agertu. 18:15ak inguruan, Goikoetxearen deia jaso dute senideek: "Tres Cantos-era (Madril) daramatela esan digu. Zazpi urteko espetxe zigorra jarri diotela. Atxiloketa unean sententziarekin joan zaizkiola. Jaso duen tratua ona izan dela ere esan digu; lasaia".


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.