Bilboko San Adrian anbulatorioan hainbat kartel gaztelania hutsean daudelako kexatu da herritar bat, eta harrigarria da osasun zentro publikoaren pertsonal-zuzendariarengandik jaso duen erantzuna: kartelak EAEtik kanpoko entitate batenak badira, “eta edukia garrantzitsua bada”, gaztelania hutsez egon daitezkeela, “gure aburuz testuaren hizkuntzaren kariaz ezin baitugu langileria eta herria informazio garrantzitsurik gabe utzi”.
Nonbait, informazio garrantzitsu hori langile eta herritarrek gaztelaniaz baino ez jasotzea ez da arazoa, zentroarentzat. LAB sindikatuko Osasungintzan Euskaraz taldeak salatu du gertaturikoa, eta gogoratu du Osakidetzaren Euskara Planak hain juxtu kontrakoa dioela, alegia bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpidea nahitaez bete behar dela, “baita Osakidetzatik kanpoko elkarte edo erakundeek korridore, kontsulta, itxarongela edo Osakidetzako bestelako tokietan jar ditzaketen kartel guztietan ere, osasunari, segurtasunari edo kalitateari buruzkoak direlarik ere”.
Osakidetzako hainbat arduradunek euskararekiko duten arduragabekeria kritikatu du taldeak. “Noiz jarriko ditu Osakidetzak euskararen erabilera normalizatzeko beharrean sinesten duten arduradun eta zuzendariak?”, gaineratu du.
Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]
Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.