Anaia Musulmanen buruzagia atxilotu dute Egipton

  • Anaia Musulmanen burua atxilotu dute Egipton. Mohamed Badie, 70 urtekoa, Kairo ipar-ekialdeko Nasr hirian atzeman dute astearte goizean, estatuko agentziaren arabera, segurtasun indarrek bere ezkutalekuari buruzko informazioa jaso ostean.


2013ko abuztuaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Badieren argazki hau argitaratu du Egiptoko barne ministerioak.

Uztailean manifestariak hiltzera bultzatzea leporatu zioten Badieri eta abuztuaren 25ean da egitekoa epaiketa.

Egiptoko Barne Ministerioak Facebook bidez argitaratu du Badie atxilotuta agertzen den argazkia. Barne ministroak Al Masry Al Youm egunkariari jakinarazi dionez, astearte goizaldean egin dute atxilotze operazioa.

Mohamed Morsi presidente ohia ere atxilotuta dago eta ez da argitu non daukaten preso. Egiptoko fiskaltzak kargu gehiago leporatu dizkio, indarkeria sustatzea besteak beste.

Bien bitartean, Hosni Mubarak diktadore ohia kalera irten daitekeela dioten informazioak ugaritzen ari dira. Ustelkeriagatik zeuzkan karguak iraungi dutela-eta, “astea bukatzerako” kalean egon beharko lukeela adierazi du haren abokatu Fareed el-Deebek. Halere, 2011ko iraultzan manifestariak erailtzeagatik epaiketa garrantzitsua du zain oraindik.

Tentsioa ez da apaldu Egipton joan den astean estatuko segurtasun indarrek Anaia Musulmanen kanpalekuak bortizki desegin eta ehunka lagun hil ostean. Atzo Sinaiko penintsulan 25 polizia hil zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Eguneraketa berriak daude