Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita arituko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean, abenduaren 15ean Bilbao Arenan. Azken finalaurrekoan –Gernika-Lumon jokatu zen atzo– Miren Amuriza nagusitu zen. Saio horretan lortu zuten finalerako txartela Amurizak –zuzenean sailkatu da– eta Iratxe Ibarrak –puntuaketagatik–.
Amurizak 533 puntu lortu zituen, Ibarrak 529, Beñat Ugartetxeak 514, Ibon Ajuriak 506, Pello Ormazabalek 499,5 eta Iñigo Artzak 495.
Finalerako txartelak
Finala abenduaren 15ean izango da, 17:30ean Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da www.bertsosarrerak.eu webgunean eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako lehiatilan. 12:00etarako zabalduko da txarteldegia.
Itxaso Paya Ruiz (Algorta, 1988) sortzaile askotarikoa da. Pokemonek bezala, bizitza du jolas eta eboluzio. Antzerkia, bertsolaritza eta telebista jorratu ditu azken urteetan. “Publiko aurrean etxean sentitzen naiz” dio, baina plazan “hazi” arren, ez du... [+]
5. eta 6. mailako ikasleen 38 taldek parte hartuko dute eta guztira 15 saio izango dituzte, bat astero.
Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, lau urtean eman dioten hirugarrena –Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria dira besteak–. Horren aitzakian bildu, eta... [+]
Taldekako Xilaba bertso txapelketa irailaren 22an abiatuko da Ozazen, eta finala azaroaren 18an egingo da Aiherran.
Igandean, irailearen 3an, Bertso jaialdia eginen dute Muetz herrian 12:30ean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto arituko dira bertsotan eta Amaia Agirre izanen da gai-jartzailea. Juan Antonio Urra Gesalazko alkateak eta Julio Soto bertsolariak... [+]