Amnistiaren aldeko manifestazioa Auzitegi Nazionalera eramanen dute

  • Larunbatean Bilbon egin dute manifestazioa “Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak” deituta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok salaketa jarriko duela adierazi du.


2015eko abuztuaren 31n - 12:42
Manifestazioaren ondoren irakurritako komunikatuan "terrorismoa goratzea" leporatu die Urquijok antolatzaileei (argazkia: http://amnistiaaskatasuna.blogspot.com.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manifestazioaren ondoren irakurritako komunikatuan “terrorismoa goratzea” leporatu die Urquijok antolatzaileei. 2.500 lagun inguruk hartu zuten parte manifestazioan, antolatzaileen arabera.

Maiatzean publiko egindako mugimendua

Maiatzean egin zuten publiko “Amnistiaren aldeko gutuna” Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren blogean eta beste hainbat komunikabidetan. 93 euskal preso eta iheslari politiko oihek sinatu zuten idatzia lehen momentu hartan, eta gerora 141era iritsi dira atxikimenduak.

Filipe Bidart mugimenduko kideak Berrian argitaratutako artikuluan adierazi zuen amnistiaren aldarriak gaur egun ere zilegitasun osoa duela eta Euskal Herri osoan zabaltzea nahitaezko dela: “Amnistia eta giza eskubideen aldeko borrokak edo askatasuna lortzeko urratsak ez dira kontrajarriak, elkar osatzen dute, batek bertzea indartuz”, adierazi zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!