Joan zen uda eta negua heldu da. Horrela sentitu dugu askok egunotan, azaroa heltzearekin batera, arazoa erraldoi bihurtzen ari baitzaigu. Iragarri zuen Gabriel Arestik negu gorriaren etorrera, eta egun buru gainera abaildu zaigu pisutsu, berunezko presente honetan, poeta-profeta bilbotarraren sententzia.
Kazetaritza bikainaren egitekoa da, nonbait, errealitate biluzia herritarron begien aurrera aurkeztea, eta bere horretan praktikatzen du ofizioa José Mari Pastor kazetarien maisuak. Aresti ametsen hilerrian artikulu zorrotza eskaini zigun lehengunean Berria-n. “Non dago Euskal Herri askatu eta sozialistaren ametsa?”, galdetzen zigun hildakoen egunaren bezperan, hilerriak bisitatzeko sasoian, galderan bertan erantzun inplizitua iragarriz.
Galdera modu zabalagoan ere plazara daiteke: non dago Euskal Herria? Hildako ametsa da ala gauzatzeko dagoen utopia?
Euskal Herria, “herri nahi eta ezina”, zioen Gandiagak. Kontua da “ezina ekinez egina” goiburu hartuta saiatu dela gure aurretik belaunaldi osoa, eta herri zigortua ia ezabatuta zegoen zulo beltz hartan, nazio proiektu osatua diseinatu zuen. Belaunaldi horretako partaide zen, bai, Gabriel Aresti, baina harekin batera Joxe Azurmendi edota Koldo Mitxelena zein Txillardegi, era aipagarrian. Arestik nazio zaharberritu baterako etika
"Euskal Herria erakunde politiko demokratikoaren utopia hortxe dugu, guztion begien aurrean, baina etxegile zintzoak eta eraikuntza material egokia behar ditugu"
soziala eta estetika liberatu modernotua ekarri zituen; Joxe Azurmendik, bere aldetik, euskal etxearen oinarri filosofiko eta teoriko-politiko sakonak; Mitxelenak kultur sistema propioaren orube den hizkuntzaren arkitektura. Txillardegik aurreko atal guztiak elkarlotu eta pragmatikara ekartzeko lehen ahalegin serioa.
Euskal Herriaren nazio-antolaketa demokratikoa, edo horren diseinu zehaztua, guztion begien aurrean jarri zuten. Ez zegoen, orduan, etxearen diseinu orokorraren inguruko zalantzarik. Argi esan digu Joxe Azurmendik berak Aresti eta biak zertan ari ziren: “Sozialismorako bide euskaldun bat, hori zen gure ametsa orduan”.
Hor zegoen, beraz, diseinu argia. Zer gertatu da ondoren? Arkitektoek ez zuten huts egin, baina etxegileek bai. Alde batetik, planoak gaizki interpretatu dituztelako: nazio propioa eraiki nahi duzunean, ezin zara beste mega-nazio baten azpian eraikitzen saiatu, eta gainera besteen etxe barruan maizter izatea ontzat ematen duzunean, jabea zaren plantak egiten ibili. Bestalde, Orwell-en Animal farm ezagunean gertatzen zen moduan, nagusien etxaldean bizitzetik, nagusien moduak eta antza hartzen amaitzen duzulako; nagusien ukuiluan ematen duzu denbora gehiago, hango arazoez “parlamentatzen” eta adosten, bertoko ortuak lantzen baino.
Parabola orwelliar hori etorri zitzaidan gogora lehengunean, Madrilgo kongresu hartako eztabaidan Pablo Iglesiasi, zuzenean, hauxe aditu nionean: “Guztiok dakizue ni errepublika zalea naizela, baina orain, gobernu honetako presidente-ordea naizenez, monarkiari errespetua exijitu behar dizuet”. Horrek laburbiltzen du parabola osoa.
Euskal Herria erakunde politiko demokratikoaren utopia hortxe dugu, guztion begien aurrean, baina etxegile zintzoak eta eraikuntza material egokia behar ditugu. Une honetan ez dugu trazatu oraindik plangintza estrategiko zehatzik obra horretarako, etxearen orubea euskara dela ez dugu aitortu nahi; eraikuntzaren dimentsioak ez ditugu Euskal Herriaren dimentsio osoarekin bateratu; eraikuntza-epeak ez ditugu zehaztu. Ezinbesteko tresnak (komunikabide-sare propioa, unibertsitate beregaina…) falta zaizkigu. Horrela gabiltza oraindik. Ez gara hain onak benetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]