Babesa eskertu dute Egunkariako auzipetu ohiek itxiera ekitaldian

  • Egunkaria auzia amaitu izana ospatzeko eta herritarrek emandako babesa eskertzeko ekitaldia egin dute Andoaingo Martin Ugalde parkean.


2014ko urriaren 17an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan Mari Torrealdaik hartu du hitza eta 11 urteren ostean, auzia amaitu izana "lasaitu handia" izan dela adierazi du.

Dena den, auzipetu ohien izenean, adierazi du ez dutela "irabazi". "Inork ez du esan hitz sinple hau: barkatu", gaineratu du Torrealdaik.

Egunkaria auzia itxi da, baina gertatutakoa ez ahazteko deia egin du kazetariak: "Historia txarra errepikatu egiten da ahazten bada. Ez dezala hau ahaztu euskal gizarteak".

Informazio gehiago:

Irakurri Pello Zubiriak idatzitako "Ez lurperatu Euskaldunon Egunkaria"

Irakurri Iñaki Petxarromanek jarritako bertsoak: "Itxia, baina ez isildua"


Irakurri gehiago: Egunkaria auzia Politika
Egunkaria auzia kanalean gehiago
2021eko uztailaren 28
Otsaileko hostoak

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2019ko otsailaren 22
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.