Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak

  • Otsailaren 2an hasi eta apirilaren 19an bukatuko dira 2020ko maskaradak, Altzürüküko gazteek emanak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 27an - 08:49
Altzürüküko 1972ko gaztedia, urte hartako maskaradan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oraindik egutegia guztiz zehaztu gabe dute, baina gonbita eginiko herri guztiek onartzen badute, hamabi emanaldi izango dira guztira. Lehenengo emanaldia Altzürükün izango da eta azkena Garaibin, zati bat Altzürükükoa eta bestea Urdinarbekoa dituen auzoan.

Hauetxek dira 2020ko maskaradetako arizaleak:

Gorriak

- Txerreroak: Michel Jaragoien eta Gabriella Ager.

- Gatuzainak: Pette Keheille eta Maia Jaragoien.

- Kantiniersak: Maël Arla eta Maider Jauri.   

- Zamaltzainak: Mattin Eperre eta Nathalie Jauri.

- Entseinariak: Adrien Aranburu eta Joana Karrike.

- Jauna: Gilen Queheille (edo Benat Campane ordezkatzeko).

- Anderea: Julie Jaimes.

- Bedezia: Allande Keheille.

- Laboraria: Lucas Campane.

- Laborarisa: Julie Campane.

Beltzeria

- Buhameak: Christophe Larramendi, Iban Keheille, Marie-Annick Jauri, Pauline Jaimes, Petti Uturriage (buhame jauna),  Petti Iratzabal eta Benat Campane.

- Kauterak: Bettan Keheille (Kabana), Ximun Eperre (Pitxu), Patrick Larramendi eta Laurent Karrike.

- Xorrotxak: Peio Iribe eta Johañe Ager.

- Kerestuak: Aines Keheille eta Chloe Iratzabal.

1925-1992: Altzurukuko maskaradak argazkitan

Altzürüküko gazteek azken aldiz 2005. urtean eman zituzten maskaradak. Orduan, Altzürükü, Urdiñarbe, Muskildi, Altzai, Barkoxe, Maule, Gamere-Zihiga, Idauze-Mendi, Zalgize-Doneztebe, Sohüta-Hoki, Mitikile eta Larraine bisitatu zituzten. Kepa Fernandez de Larrinoaren Mujer, ritual y fiesta liburuan Altzürüküko gazteek emandako maskaradetako argazki zaharrak eskuratu ditugu, 1925 eta 1992 urte bitarteetakoak.

 

 

 

Altzürüküko maskaradako parte hartzaileak (1925).

 

 

 

 

 

 

Altzürüküko maskarada 1933an.

 

 

 

 

 

 

Altzürüküarrak 1933ko maskaradan.

 

 

 

 

 

 

1951n ere Altzürüküko herritarrek jokatu zuten maskarada.

 

 

 

 

 

 

1957ko maskaradan, Altzürüküko arizaleak.

 

 

 

 

 

 

1968. urtean maskarada jokatu zuen Altzürüküko bizilagunen taldea.

 

 

 

 

 

 

1979an ere Altzürükükoek egin zuten maskarada.

 

 

 

 

 

 

1992ko Altzürüküko maskarada.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2025-01-14 | Euskal Irratiak
Urteko lehen maskarada eskaini dute Altzai-Lakarriko gazteek

Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.


2024-05-02 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


2022-02-22 | dantzan.eus
Inauteriak 2022 oinarrizko egutegia

Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]


2022-01-19 | dantzan.eus
“Aitona dantzaria zen, ni ere aritu naiz eta orain semea eta alaba dabiltza”

Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat... [+]


2022-01-04 | ARGIA
Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen

2021eko Maskaradak bukatu orduko hasiko dira 2022koak. Izan ere, pandemia dela-eta Barkoxeko gazteek inauteriak neguan ospatu beharrean udan hasi zituzten iaz, eta urtarrilaren 8an Barkoxen emango diote amaiera. Astebete beranduago, urtarrilaren 16an, abiatuko dira... [+]


2021-08-03 | Euskal Irratiak
Trenpan baina kontent agertü dira Barkoxtarrak lehen maskaradaren ondotik

2020an eman behar zuen Barkoxek maskarada Atarratzerekin batera.


2021-07-13 | dantzan.eus
Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.


2020-10-27 | Euskal Irratiak
Xiberoko maskaradak noiz hasiko dira?

COVID pandemia dela eta beste kultur ekitaldi guziak bezala, kanbiamenak izango dira Xiberoan ere. Aurten Altzürüküko maskaradak zale ekuarazi baditu ere, ondoko urtean ondorioak ekarriko ditu.


Eguneraketa berriak daude