Altsasukoen aldeko kontzentrazio jendetsua Gazteluko plazan

  • Preso dauden gazteen gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformako kideek eskerrak eman zituzten orain arte erakutsitako elkartasunagatik eta mobilizatzen jarraituko dutela espetxeratuak “etxera ekarri arte”.


2018ko uztailaren 16an - 08:59
Elkarretaratzean preso daudenen askatasuna eskatuz. (Argazkia:eginklik.org)

Iaz egin zuten bezala, aurten ere sanferminen azken eguna aprobetxatuz Altsasuko auzian espetxeratutakoen aldeko elkarretaratzea egin dute Iruñean. Irakurritako adierazpenean gogorarazi dute Oihan Arnanzek, Jokin Unamunok eta Adur Ramirezek 608 egun (hogei hilabete) baino gehiago daramatela espetxeratuta eta hilabete baino gehiago pasa dela Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Iñaki Abad eta Adur Ramirez bigarren aldiz atxilotu zituztenik.

Oraindik jendearen babesa behar dutela gehitu dute Altsasukoak Aske plataformako kideek eta jendea “benetan kontatzen ari dela zer gertatzen eta zer sufritzen” ari diren espetxeratuen eta hauen familiak.

Gogorarazi dute epaibidea oraindik ez dela bukatu, Auzitegi Nazionalak ezarri zien zigorrari helegitea jarri baitiote. “Herri oso bat kriminalizatzeko eta zilegi diren aldarrikapenak isilarazteko helburuarekin" sortutako muntaia “polizial, juridiko mediatiko eta politiko”  baten aurrean gaudela gehitu dute.

 

 

 

 

Elkarretaratzearen argazkia (Argazkia eginklik.org)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude