Altsasuko liskarra ez zela "terrorismoa" izan esan dute polizia txostenek

  • "Planeatutako lintxamendurik" ez zen egon, ustezko gorroto delitua da, Guardia Zibilaren arabera, ez, ordea, "terrorismoa". Bi gazteek ez dute Audientzia Nazionalera joan beharko; Nafarroan epaituko dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urriaren 25an - 09:14
Manifestazioa iragartzeko Altsasuko herritarrek eskainitako prentsaurrekoa. (Arg.: Ahotsa.info)

Ez da "terrorismoa"; izatekotan, "gorroto delitua" da. Hori dio Guardia Zibilak. Hala, baretu egiten da auzia bera, oraindik oso larria bada ere. Behintzat, bi gazteek ez dute Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratu beharko, Nafarroan geratuko baita auzia. Dena dela, ez da makala "autoritatearen kontrako eroasoak" leporatzea: urtebete eta lau urte arteko kartzela zigorra ekar lezake, baita sei eta hamabi hilabete arteko isuna.

Guardia Zibilaren txostenak Foruzaingoaren bertsioa berretsi egin du, ondorioz. Terrorismoaren Biktimen Elkarte Covitek aldarrikatzen du terrorismo delitutzat hartzeko.

Eskuina, Barkosen iritziaren eskean

Uxue Barkos presidenteak eta Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak parlamentuan agerraldia egin, eta azalpenak eman ditzaten eskatu dute UPNk eta PPk; are xeheago: "erradikal abertzaleek GUardia Zibilaren bi kideri egindako erasoaldiaren inguruan" mintza daitezen nahi dute.

UPNk Olloren agerraldia eskatu du; Barkosena, PPk. Biek ala biek, gainera, zalantzan jarri dute Geroa Baik Bildurekin harremana izatea, Altsasuko erasoa "esplizituki" gaitzesten ez duenean.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude