Altsasuko Gurasoek Iruñera deitu dute larunbat honetan, Gorenaren epaia salatzeko

  • Goizeko 9:30etan hasiko da Altsasun bizikletaz egingo den Duintasunaren Martxa eta 13:30ak aldera Berriozarrera iritsiko da. Bertan bazkaldu ondoren, 16:30etan harrera egingo zaio Martxari Iruñeko Antoniuttu Parkean eta handik Nafarroako Justizia Jauregira joango da, bertan ekitaldi nagusia egiteko.


2019ko urriaren 25ean - 14:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske elkarteek deitutako mobilizazioarekin salatu nahi da urriaren 9an Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko auzian emandako epaia. Auzitegi Nazionalak bi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorra jarri zien zortzi gazteei, eta Gorenak bat eta erdi eta bederatzi eta erdira jaitsi zien. Gazteen gurasoek eta euskal alderdi eta sindikatu gehienek gogor salatu dute Gorenaren epaia.

Kale mailako festetako edozein borroka izan zitekeen Altsasuko ferietakoa, baina oraingoan bi guardia zibil eta beren bikotekideak ziren tartean. Gertaerak izan eta ordu gutxira orduko Barne Ministro Jorge Fernández Díazek “gorroto” delituaz hitz egin zuen. Covite biktimen elkartea urrutiago joan zen eta terrorismo delituraino eraman zuen gaia, Madrilen salaketa jarriz. Ondorioz Auzitegi Nazionalak eskuetatik kendu zion auzia Nafarroako Lurralde Auzitegiari, Iruñean beharrean Madrilen epaitzeko.

375 urtetik 50 urtera

Auzitegi Nazionalak terrorismoa baztertu zuen, eta fiskaltzak eskatutako 375 urteko kartzela zigorra 76 urtetan utzi zuen, besteak beste, erasoetan nagusitasuna eta bazterketa ideologikoa larrigarriak ezarriz. Ondoren Gorenaren epaiak esan zuen, ez zegoela bazterketa ideologikorik eta nagusitasuna bakarrik lesioen kasuan mantendu du, baina, hala ere, 50 urtetan utzi ditu kartzela zigorrak.

Hasierako fiskalaren 375 urteetatik 50era jaitsi dira zigorrak, baina familiek eta defentsek iritzi diote hori ere izugarria dela, kontuan hartuta Espainian adibidez, molde horretako borrokak hilabeteetako kartzela zigorrekin eta isunekin bukatzen dutela kasurik txarrenean.

Euskal Herriko iritzi publikoan oso sustraituta dago zigor berezia jarri nahi izan dela Altsasuko auzian eta azken urteetan mobilizazio ugari egin dira kasua salatzeko. Antolatzaileek ehun bat autobus espero dituzte Euskal Herri osotik eta, iragarri dutenez, Kataluniatik ere hainbat etorriko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!