Altsasuko gazteen kontrako espetxe zigorrak 9 urtera arte murriztu ditu Gorenak

  • Epaileak uste du Altsasuko liskarrean "diskriminazioa" eta "nagusitasun abusua" larrigarriak ez direla aplikatu behar, eta urtebete eta 6 hilabeteetatik 9 urte eta 6 hilabetera arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie zortzi gazteei. Preso dauden zazpiek espetxean segi beharko dute eta erabakia kritikatu dute Altsasuko Gurasoek: "Gorenaren erabakiak injustiziari jarraipena eman dio eta gure semeak kartzelan mantendu ditu".


2019ko urriaren 09an - 13:37

Irailaren 18an aurkezturiko helegiteak aztertu ostean hartu du erabakia epaileak.

Espainiako Auzitegiak 13 urteko espetxe zigorra ebatzi zuen Oihan Arnanzentzat, 12 Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Aldarentzat, 9 Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizolarentzat, 6 Iñaki Abadentzat eta 2 Ainara Urkijorentzat.

Orain, Gorenak honako zigorrak ebatzi ditu: 9 urte eta 6 hilabeteko kartzelaldia Oihan Arnanzentzat, 8 urte eta erdiko Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Aldarentzat, 7 urte eta erdikoa Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxearentzat, 4 urte eta 2 hilabetekoa Aratz Urrizolarentzat, 3 urte eta erdi Iñaki Abadentzat eta urte eta 6 hilabetekoa Ainara Urkijorentzat.

Gazteetako batzuek 1.000 egun baino gehiago daramatzate espetxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude