Lekuko berrien testigantzek Altsasuko gazteen aurkako salaketak gezurtatu dituzte

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen auzia berrikusi du asteazken honetan. Epaitegiaren apelazio aretoak lekuko berrien testigantzak eta defentsen aurkeztutako zenbait dokumentu aztertu ditu.


2019ko urtarrilaren 23an - 10:15
Mobilizazio jendetsuak eragin ditu Altsasuko gazteen aurkako auziak.

Asteazkenean aretoan hitz egin duten sei lekukoak baztertuak izan ziren auziaren lehenbiziko epaiketatik. Epaiketan hitz egin duten guztiek bat egin dute: Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea ez ziren Koxka tabernan izan istiluak izan ziren gauean. Lekuko batek, gainera, azaldu du Oihan Arnanz ez zela tabernatik kalera atera istiluen ondoren.

A.M. izeneko lekuko batek, Guardia Zibileko tenientearen bikotearen laguna, esplikatu du ez zuela erasorik ikusi, txupito baso batzuk jaurti zirela bakarrik.

Cob eta Goikoetxearen abokatuek bi gazteen absoluzioa eskatu dute eta Arnanzen abokatuak nabarmendu du gazte horren aurka dagoen froga bakarra salatzaileen testigantza dela. Era berean, Adur Ramirez de Aldaren abokatuak ere gauza bera esan du: ez dago frogarik gazte honen aurka ere.

2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Espainiako Auzitegi Nazionalak Altsasuko auzi polemikoan epaitutako gazteei. Epai horri jarritako helegiteak aztertzeko bildu da aste honetan apelazio aretoa. Batetik, gazteen defentsek proposatutako lekuko berrien bertsioak entzuteko aukera izan dute. Bestetik, dokumentu berriak ere aurkeztu dituzte gazteen aldeko abokatuek.

Epaitegi beraren zigor-arloko lehen sekzioak iazko ekainean eman zuen auzipetutako zortzi gazteen aurkako epaia. “Agintarien aurkako delitua eta lesioak”, “desordena publikoa” eta “mehatxua” egotzi zizkien guztiei.

Fiskaltzak, horretaz gain, terrorismoarekin lotu nahi zuen Altsasuko taberna batean gazteek Guardia Zibileko agente batzuekin izan zuten istilua. Epaileak ez zuen fiskaltzaren ikuspegi hori partekatu eta horregatik, fiskaltzak ere helegitea jarri zuen epaiaren aurka, Altsasukoa “aurretik planifikatutako erasoa” izan zela eta “helburu terrorista” zeukala dioen teoriari eutsiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude