Altsasu auziko zigorra berresteko eskatu dio Fiskaltzak Gorenari

  • Auzipetutako gazteen defentsek Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren kontra jarritako zortzi kasazio-helegiteak inpugnatu ditu Ministerio Publikoak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 04an - 08:29

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.   

Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen kontra ezarritako zigorra berresteko eskatu dio Fiskaltzak Auzitegi Gorenari. Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien auzipetuei, 2015eko urriaren 15ean bi guardia zibilekin eta haien bikokideekin izandako liskarrengatik, terrorismoa egotzi ez arren. Agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egotzi zikieten.

Ebazpen horren kontra, zortzi kasazio-helegite aurkeztu zituzten zigortutako gazteen defentsek, eta Ministerio Pulikoak errekurtso guztiak inpugnatu zituen, orain arteko ebazpenetan terrorismo delitua jasotzen ez dela ikusita, Gorenean helegiteak jartzea ez dela "egokia" argudiatuz.

Zigorra berresteko froga nahiko dagoela uste du fiskalak, erasoa arrazoi ideologikoengatik gertatu eta biktimak guardia zibilak zirelako, eta hori larrigarritzat jotzen du.

Era berean, Auzitegi Nazionaleko magistratuen ustezko alderdikeria ukatzen du fiskalak, nahiz eta Guardia Zibilak domina eman eta epaile bat guardia zibil baten ezkontidea izan. Fiskaltzaren hitzetan, modu partzialean aritu direnik ezin da defendatu.

Auzitegiaren bi ebazpenek zigorrak areagotu zituzten diskriminazioagatik, biktimak guardia zibilak izateak akusatuen erasoa bultzatu zuela ulertuta, baina terrorismoa baztertu zuten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude