Altsasu Auziaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 16 eta 17an Iruñean

  • Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak taldeek antolatu dituzten jardunaldietan eztabaidak eta hitzaldiak izanen dira eta Gaztelu Plazan eginen den elkarretaratze batekin amaitu dira. Katakrak liburudendan ospatuko dira.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko azaroaren 6an - 08:58
Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak taldeak jardunaldien aurkezpenean. Argazkia:@AhotsaInfo
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Heldu den azaroaren 14an bi urte beteko dira Altsasuko gazteak atxilotu zituztenetik, eta hori gogoratzeko eta orain arte egindakoa baloratzeko jardunaldi batzuk antolatu dituzte Iruñean. Esparru anitzeko sentsibilitate eta ideologia desberdinetako jendeak parte hartuko du antolatu diren jardunaldi hauetan: gazteria, eragile sozialak, hedabideak, juristak eta Europako instituzioak lan-erreminta bihurtuko dira. Alegia, etorkizunari begira, bost ardatzen inguruko hausnarketa eta eztabaida-jardunaldiak izanen dira.

Azaroaren 16an, ostiralarekin, arratsaldez, hausnarketarako bi gune osatuko dituzte. Lehenengoa, gazte-taldeek zuzenduko dute Altsasu Auzia delakoa aztertuz eta etorkizunari begira, epe ertain eta luzera nola helduko dioten. Bigarrena, eragile sozialek osaturiko mahai-ingurua izango da eta partaideek jendarteak Auziari emandako erantzuna eta kaleetan dagoen sentsibilizazioa aztertuko dute.

Azaroaren 17an, goizez, mahai-inguru batek Auzia ikuspegi juridikotik aztertuko du: hastapenak, Auzitegi Nazionalera bidaltzearen ondorioak, irregulartasunak eta prebentzio-kartzelaren abusua. Jurista esanguratsuek hartuko dute parte. Ondoren, komunikabideen txanda izango da eta kazetari ezagunek Auzia komunikatiboki nola jorratu den eta horren guztiaren ondorioak aztertuko dituzte. Larunbat arratsaldez Europa mailan nola lantzen ari den Auzia aztertuko dute.

Bitartean, azaroaren 16an, arratsaldez eta 17an, egun osoz, Gazteluko Plazan dinamika desberdinak gauzatuko dira: azkeneko bi urteetako informazio-gunea, materiala eta espetxeratuen egoeraren inguruko perfomancea egingo da: ziega bat irudikatuko da eta, ordu erdiko egonaldiak antolatuz 12 orduz, pertsona desberdinek okupatuko dute. Aldi berean, erakusketa batek plazako kioskoa inguratuko du, non prozesuaren une garrantzitsuenak islatuko diren. Ostirala gauean, azkeneko bi urtetako irudien proiekzioa eta kontzertu bat izango dira.

Bukatzeko, 17an, larunbatean bertan, arratsaldeko 17:00etan Gazteluko Plazan elkarretaratze bat eginen da.

Albiste hau ahotsa.info-k argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.