Altsasuko gazteen Nafarroako Biran 12.000 pertsonatik gora parte hartu dute

  • Herrialdean barna egindako bost etapatan “ biztanleriaren erantzuna apartekoa izan da”, adierazi dute antolatzaileek. Deialdi berriak egin dituzte.

Guaixe .eus @guaixe
2018ko apirilaren 04a

Altsasuko 49 kultur, kirol, gastronomia, gizarte edota hezkuntza elkartek herrialdean barna Altsasuko auziaren berri emateko Nafarroako Bira antolatu zuten. Otsailaren 24tik martxoaren 24ra bitartean, bost etapatan, birak Nafarroako eskualde guztietara eraman du “kasu honen inguruko informazioa eta giza-eskubideen eta demokraziaren printzipioen aldarria modu presentzial eta anitzean, Nafarroako gizartea mezu hauen inguruan sentsibilizatu eta konprometitu dadin”.

Balorazioa egiterakoan antolatzaileek azaldu dutenez, “12.000 pertsonatik gora izan dira senitarteko eta auziperatuei elkartasuna adierazi eta era zuzenean kasuari buruzko informazioa jaso dutenak”. Aldi berean gaineratu dute herrialdean barna laguntza talde ugari sortu direla; “lanean dihardute gure mezua hedatzeko eta hamaika ekimen berri antolatzen ari dira”. Adibide gisa, martxoak 31 eta apirilak 8 bitartean Lizarraldeko 20 udalerritan antolatu diren elkarretaratzeak edota Tafallan apirilaren 7an burutuko diren ekitaldi eta manifestazioa. Bestetik, Nafarroako Birako antolatzaileek gogorarazi dute Gasteiz eta Bilbon egindako manifestazio jendetsuak. Gogorarazi dute larunbatean Sakanan auto karabana eginen dela. Bi adar izanen ditu: 11:30ean Irurtzundik eta Ziorditik abiatuko dira eta 12:30ean Arbizun elkartuko dira eta ekitaldia eginen da.

Senitartekoen eta Bira antolatu duten elkarteek “bihotzez eskertu” dituzte “elkartasun olatu hau eta kasu honen gakoak zein jasaten ari diren giza-eskubideen zapuzketa hauek geografian zabaltzeko egiten ari den lan guztia”. Gaineratu dutenez, gizarteak adierazitakoa erakundeen adierazpenei eta Nafarroako Lurralde Auzitegiak joan den urteko martxoan emandako autoari batzen zaiela azaldu   dute: “ez da soilik pertsona eta familia batzuei zuzenduriko elkartasuna, demokraziaren balore eta printzipioen eta giza-eskubideen defentsa ere izan dela pentsatzen dugu. Neurri honetan argi geratu da Nafarroako gizarteak bere seme-alaben eskubideak defendatzen dituela eta sakonki arduratuta dagoela gertatzen ari den bizikidetza eta demokraziaren narriaduragatik, botere gehiegikeriek, gain-aktuazio judizial eta mediatikoek eta gure lurraldekoak ez diren eragileen injerentziek sortuak”.

Deialdiak

Altsasuko 49 kultur, kirol, gastronomia, gizarte edota hezkuntza elkartek gizarte osoari dei egin diote apirilaren 14an, 17:30ean, Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den manifestazio jendetsuan parte hartzera. Bestetik, apirilaren 16 eta 27 bitartean Madrilen epaiketa izanen da. Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformak dei egin dute epaiketak iraunen duen bi asteetako bi ostegunetan, apirilaren 19an eta 26an, 19:00ak aldera, elkarretaratzeak egin daitezen herrietan udaletxeen aurrean. Haietan Justizia nahi dugu. Ez da terrorismoa. Altsasukoak aske leloa erabiltzea eskatu dute.

Artikulu hau Guaixe Sakanako Astekariak argitaratu du eta CC-by-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Altsasuko gazteak

Altsasuko gazteak kanaletik interesatuko zaizu...
Valentziatik Altsasura, elkartasun murala preso dauden gazteekin

Valentziatik etorritako ‘A tiro echo’ kolektiboko Elias Taño eta Carla Chillida artistek murala margotu dute Altsasuko udal frontoiaren fatxadan, Koxka tabernako liskarrengatik atxilotutako gazteen alde. Altsasuko bizilagunen laguntza izan dute zeregin horretan. Haien ustez, “botere judizialak, militarrak eta status quo-ko politikoak antolatutako injustizia” da gertatutakoa.


Altsasukoak askatzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute espetxe aurrean

Gaur hasiko dira festak Altsasun eta Iruñeko espetxean izan dira herritar zenbait preso diren gazteen askatasuna aldarrikatuz. Herriko jaietan herrian nahi dituztela adierazi dute.


Hurbilketarekin pozik agertu dira Altsasuko Gurasoak baina, etxean nahi dituzte

Sakabanaketari amaiera ematearekin pozik agertu dira Altsasuko Gurasoak, baina denak etxean izan arte lanean jarraitzeko deia egin dute. Laister publiko eginen da gazteak zigortu zituen epaiaren aurkako helegiteen inguruko erabakia, eta ez dute baztertzen beste mobilizazio bat deitzea.


2018-09-06
"Altsasuko injustiziaz" [Bideoa]

La Parisienne Libérée blogari eta abeslari frantziarrak Altsasuko gazteen auziari buruzko erreportajea egin du.

 


2018-08-31 | Nahia Ibarzabal
Altsasuko beste bi gazte Zaballako eta Iru˝eko espetxeetara lekualdatu dituzte

Aratz Urrizola eta Adur Ramirez de Alda dira Madrilgo Soto del Realeko espetxetik lekualdatu dituztenak. Senideek ez dute berririk jaso eta telefono deiaren zain daude.


2018-08-27 | ARGIA
Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte Altsasuko beste bi gazte

Adur Ramirez de Alda eta Aratz Urrizola gazteak aste honetan lekualdatuko dituzte Iruñeko eta Zaballako espetxeetara, hurrenez hurren.


2018-08-24 | ARGIA
Altsasuko gazteetako bi Euskal Herriko espetxe batera hurbildu dituzte

Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Madrilgo Soto del Real espetxetik Zaballako kartzelara lekualdatu dituzte.


2018-08-10 | Hala Bedi
Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute berriz ere Gasteizko jaietan

2017ko jaietan egin bezala, aurtengo jaietan ere Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen.


Altsasuko Gurasoek Donostiako Piraten txupinazoa botatzea galaraz dezala eskatu dio Covitek Udalari

Covite biktimen elkarte eskuindarrak Donostiako Udalari eskatu dio ez uzteko Donostiako Piraten txupinazoa Altsasuko Gurasoek botatzea, beren hitzetan "biktimentzat umiliazioa litzatekeelako". Ekinbide legalak har ditzaketela mehatxu egin dute.


Altsasuko Gurasoek botako dute Donostiako Aste Nagusi Piratako txupinazoa

Donostiako Piratek jakinarazi dute nork botako duen aurten jaiei hasiera emateko txupinazoa: Altsasuko gazteen gurasoek. Larunbat honetan hasiko dira jaiak Gipuzkoako hiriburuan. 19:15ean Ezkila eta Mattiri ongi etorria egiten zaie kaian, eta ondoren, 19:30ean izango da txupinazoa kaiko Flamenka gunean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude