Hiri eta herrietako etxebizitzen alokairuek etengabe gora egiten duten garaiotan, El Salto aldizkariak alokairuaren aferan mugarri izan diren bost greba mugarri bildu ditu artikulu batean. Batzuek duela mende bat eragina izan zuten bitartean, beste batzuk orain gutxiko adibideak dira.
Lehen Mundu Gerra bete betean zegoela eta herriko gizon gehienak trintxeretan borrokan ari zirela baliatuta, emakumeei alokairua igotzeko mehatxua zabaldu zuten Glasgowko hainbat etxebizitzen jabeek. Biztanleria asko hasi zen Eskoziako hiriak garai hartan, gerraren ondorioz hiriko fabriketara lanera joaten ziren beharginen kopuruak gora egin baitzuen, eta etxebizitzen eskaria eskaintza baino handiagoa zen. Egoerari aurre egiteko Women´s Housing Association sortu zuten. Mary Barbour, Mary Laird eta Helen Cawfurd ziren elkartearen buruak eta aitzindariak bilakatu ziren alokairuen auzian: etengabeko protestak egin zituzten etxebizitzen prezioen gorakada salatzeko, kaleratzeak gelditu zituzten, babesa eman zieten bide juridikoan zenbiltzan herritarrei…
1915ko azaroan 20.000 lagun kalera irten ziren euren etxebizitzak defendatzeko aldarriarekin. Sindikatuek babesa erakutsi zieten Women´s Housing Association elkarteko kideei eta Erresuma Batuko hainbat tokitara zabaldu zen aldarrikapena. Azkenean, historian lehen aldiz, gobernua alokairu pribatuen auzian sartu zen.
Behin Primo de Riveraren erregimena iraulita, sindikatuak berriro hasi ziren antolatzen. Bartzelonan CNTk indar handia lortu zuen eta aldarrikapen nagusiak etxebizitza eskubidearen baitan kokatu zituzten: esaterako, alokairuak %40an jaistea eskatu zuten. Baita langabetuek alokairurik ez ordaintzea ere. Eskaerak onartu ezean, greba mugagabea deitzeko prest zeuden. El Saltok argitaratutakoaren arabera, 1930ko uztailean 45.000 lagunek utzi zioten alokairua ordaintzeari; abuztuan 100.000 izatea lortu zuten. Poliziaren errepresioa handia izan zen eta atxilotuak nonnahi izan ziren. Lege aldetik ez zituzten eskubide asko lortu baina denbora gutxian oihartzun handia izan zuten. Hala ere, kasu askotan etxeen jabeek errentariarekin negoziatu behar izan zituzten etxebizitzaren baldintzak eta familia askok etxea berreskuratu zuten.
Sussexeko unibertsitatea Brightonen dago, Ingalaterran. 1971ko lehen lauhilekoan ikasleak antolatu egin ziren unibertsitateko etxebizitzen baldintza makurrak salatzeko. Erabaki batzordeetan egongo zen ikasle ordezkaritza eskatu zioten Unibertsitateari; baita kuotak jaistea ere. Alokairuen arazoak herrialde osoko herritarrei eragiten ziela argudiatuta, langileei ere protestetara batzeko deia zabaldu zieten. Lauhileko hartan ikasleen %77k ez zuen alokairua ordaindu. Unibertsitateak amore emateko erabakigarria izan zen: alokairuen igoera %6,5etik %3,5era murriztu zuten eta protestak Erresuma Batuko 44 campusetara zabaldu ziren.
Alokairuen gehiegikeriengatik eta bizi baldintza makurrengatik, University College Londoneko ikasleek Cut the Rent (Moztu Alokairua) kanpaina jarri zuten martxan duela hiru urte. 150 ikasle jarri ziren greban. Zazpi hilabete beranduago, informazioa jendeari zabaltzen joan ahala, 1.000 ikasle izatera iritsi zirela kalkulatzen da. Manifestazio ugari egin ziren campusean zehar eta aldarrikapenek indarra hartu zuten. 2016ko ekainean erresidentzietako arduradunekin lehen bilerak egin zituzten: 850.000 libera ostatu hartzeko laguntzetara bideratzea lortu zuten. Hau da, behar gehien zuten ikasleei zuzendutako bekak bermatu zituzten. Urtebete geroago, beste greba bat egin zuten eta lehen aipatutako laguntza 1,2 milioi libratakoa izatea adostu zuten. Gaur egun mugimenduak martxan darrai eta Erresuma Batuko campus askotara zabaldu da.
Parkdale Torontoko langile auzo bat da, Kanadan. Alokairuko etxebizitzen kopurua handia da eta horietatik gehienak enpresa baten esku daude. 2014an bizilagunak antolatzen hasi ziren eta orduan, jada, garaipen txiki-handiak lortu zituzten: espazio komun gehiago izatea eta auzoan umeentzako txokoak eraikitzea, besteak beste.
2017an berriro ekin zieten protestei: etxebizitzen mantenu kaxkarra eta alokairuen gorakada zirela medio, manifestazio jendetsu bat antolatu zuten. Oro ar, 300 bizilagun batu ziren greba protestara. Ekintza nabarmen bat bada borroka honetan: epaitegia itxi zuten, alokairuen igoera onartuko lukeen neurria bertan behera utziz. Garaipen garrantzitsua izan zen. Etxeen enpresaburuak aldarrikapenak entzun zituen eta azkenean, mantentzen lanak egingo zituztela hitz eman zien errentariei. Alokairuak ere bere horretan uzteko akordioa adostu zuten.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]