“Aliantzek kapitalismoari erresistitzeko aukera eman behar digute, bizitzen homogeneizazioari aurre egiteko”

  • Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik izeneko jardunaldiak egin dira aurten EHUko Udako Ikastaroen baitan, Donostiako Miramar Jauregian. Ikastaroaren barnean bi hitzaldi eman ditu Maria Livia Alga italiarrak. “Mundua hemen da. Aliantzen etnografia” du izena bere ikerketa tesiak. Arrazakeriaren eta LGTBIfobiaren aurkako herri mugimenduetan ematen diren aliantzak ikertu ditu. 2018an Etnografía “terrona” de sujetos excentricos liburua argitaratu du gaztelaniaz, Mari Luz Estebanen hitzaurrea duena.


2019ko uztailaren 12an - 05:08
Maria LIvia Alga, Miramar Jauregiko kanpoaldean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arrazakeriari eta LGTBIfobiari herri mugimenduetatik ematen zaizkion erantzunak aztertu dituzu, artikulazioetan eta aliantzetan arreta jarriz.

Niretzako homofobiaren eta arrazakeriaren aurkako borrokak elkarrekin doaz, ez dira gauza ezberdina. Borroka horiekiko dudan interesa feminismoan izandako esperientziatik dator. Garrantzitsua egin zait ikustea nola hartzen zituen feminismoak emakume afrikarren eta haien ondoregoen zein lesbianen kritikak. Feminismoan ematen ari den eraldaketaren erakusgarri da.

Bi toki ikertu ditut, horrek garrantzi handia du: Italia hegoaldeko Palermo eta ipar ekialdean dagoen Verona. Bakoitzaren testuinguru politiko, ekonomiko eta kulturala oso ezberdinak dira. Baita arrazakeria eta homofobiaren arloan ere. Jende guztiak pentsatzen du hegoaldean homofobia gehiago eta arrazakeria gutxiago dagoela, eta iparraldean alderantziz. Dikotomia hori desmuntatzetik hasi nintzen, testuinguru bakoitzaren dinamika kultural sakonak ulertzen saiatuz. Baina kontutan izanik, aldi berean, bi hiriak testuinguru nazional beraren parte direla. Italiako nazioak bateratze eta uniformizazio kultural oso gogorra bizi izan zuen faxismoarekin. Faxismoak Italiako hegoaldea zuritu zuen Afrikaren kolonizazioa hasi eta justifikatzeko helburuarekin. Horren aurretik Italia hegoaldea Afrika kontsideratzen zen, lur eta pertsona basen eremua.

"Italiako nazioak bateratze eta uniformizazio kultural oso gogorra bizi izan zuen faxismoarekin. Faxismoak Italiako hegoaldea zuritu zuen Afrikaren kolonizazioa hasi eta justifikatzeko helburuarekin. Horren aurretik Italia hegoaldea Afrika kontsideratzen zen, lur eta pertsona basen eremua".

Begirada dikotomiko hori herri mugimenduetara ere zabaldu dela diozu.

Herri mugimenduen ikerketetan Iparraldea beti izan da kontsideratua oso lurralde antolatua: elkarteak dituena, sindikatuak, mobilizazioak eta borroka soziala modu bikainen antolatzen den tokia. Hegoaldea aldiz, jendarte disgregazio handiko tokia litzateke, familian oinarritutako ikuskera duena, bizitza komunerako balio partekaturik gabea.

Baina nire esperientzia militantean kontrakoa bizi izan dut. Palermon oso une bizia da borroka feministan zein arrazakeriaren eta homofobiaren aurkakoan. Mafiaren aurkako mugimendua bizi izan duen belaunaldia da, zapalkuntza guztien aurka borrokatu dena. Horrek pertsonen arteko konexio estua sortu du, behekoen mobilizazio oso bizia eta antolatua piztu du. 2000. urtetik hona datorren prozesua da. Mafiaren azken sarraskia 1992an izan zen. Ondoren sortu zen mafiaren aurkako mugimenduak jendarte osoa mobilizatu eta jendartean bertan gertatzen zenaz arduratzera eraman zuen. Orain muturreko borroka dago kalean uneoro, eta ezkerreko udala. Zapalkuntzen aurkako borroka oso antolatu eta transbertsala dago. Arrazakeriaren eta homofobiaren aurkako mugimenduen artean aliantzak eta elkarrekiko laguntza handia daude. Esaterako, mediterraneoko migrazioen inguruko borroketan LGTBI mugimenduaren presentzia handia da.

Veronan, aldiz, eskuina dago udal gobernuan, muturreko eskuina, eta mobilizazioa modu ezkutuagoan ematen da. Ekintzailetza klandestinoagoa eta zatikatuagoa ikusi dut. Horrek ez du esan nahi eraginkorrak ez direnik. Uste dut aktibismo ezkutuagokoetatik ere zapalkuntzetatik askatzeko moduak badirela, oso benetakoak, sakonak. Nik parte hartzen dudan emakumeen etxean esaterako, emakumeen arteko harremanen inguruan la sakona egiten da, elkar ezagutzeko denbora hartuz.

Berriki mobilizazio handi pare bat izan da Veronan. Lehenengoz antolatu den Harrotasunaren egunean eta “bat gutxiago ez” lelopeko manifestazio batean. Baina oso berria da, nire ikerketa ostekoa (2015).

Arrazakeriaren eta homofobiaren aurkako mugimenduak ikertu dituzu oro har, edo ekimen zehatzak?

Zehatzak. Veronan emakumeen etxeak. Palermon, adibidez, Palermo lesbisissima mugimendua. Mugimendu transbertsala da, Palermoko emakumeei eta emakume migratuei zabalik dagoena. Existitzen ez zen hitza da lesbisissima. Hitz hori liburu ezagun batetik hartu genuen, Palermo felicissima eta moldatu. Jende askok esan zigun identifikatuta sentitzen zela terminoarekin. Ez “ni lesbiana naiz” ulertuta, baizik eta hiriarekin eta behetik jaiotako identifikazio baten modura. “Ez du garrantzirik nor naizen ni, mugimendu honen parte naiz” esateko modu bat izan zen. Hortik hitz berriak sortzearen garrantzia esanahi eta mezu berriak sortzeko orduan.

Aliantzen eraikuntzan zentratu zara. Borroken eta mugimenduen zatikatze gehiegizkoa ematen ari dela bota duzu mintzaldian. Batasuna indartzearen alde egin duzu, aldi berean ezberdintasunak errespetatuz. Nola?

Adibidez, Veronako emakumeen gunean asko hitz egiten zen kulturen arteko ezberdintasunez, sexualitateaz deus ez. Une jakin batean gai batzuk mahaigaineratzen hasi ginen. Emakumeak maitatzea erabaki zuten emakumeak zeuden han, baina hori ez zen azalerazten. Uste dut interesgarria dela espazio kulturaniztun batean sexualitateaz hitz egitea, eta lesbianekin migratzaileen inguruan aritzea. Esperientzietatik hitz eginez.

Migrazioaren eta oro har desplazamenduaren gaiak oso sakon ukitzen gaitu. Desplazamendua guztiok esperimentatu dugu gure bizitzan. Konektatzen gaituen esperientzia da. Sexualitatea berdin. Nik ez dut uste hain garrantzizkoa denik migratutako pertsonekin lesbianismoaz hitz egitea, baizik eta sexualitateaz. Badira guztiak topatzen garen tokiak. Eta topatzen ez garen tokietan, errespetua.

Balio ez duena da edozein asimilazio mota, edozein integrazio. Uste dut oso erresistentzia gogorra jarri behar zaiola eredu mendebaldarrean integratzeko moduari. Aliantzek eredu kapitalistaren aurrean erresistitzeko aukera eman behar digute, bizitzen homogeneizazioari aurre egitekoa.

Maria Livia Alga, ikerketaren lerro nagusiak azaltzen.

“Elkartasun komunitate ez zapaltzaileen” eraikuntza defendatzen duzu. Nor bere tokitik abiatuta baina pertsona guztiak bere sentitzen dituzten espazio komunen sorkuntza. Palermo lesbisissima aipatu duzu lehen, “denok gara klandestinoak” kanpaina ere ildo beretik zihoan?

Palermon “denok gara klandestinoak” oso garrantzitsua izan zen. Ekimena abiatu genuenean Italian ez zegoen ezkontza zibilerako aukerarik. Klandestinitatea orduan baldintza komuna zen askorentzat, elkarrekin berrezaugarritu genezakeena: klandestinoa izatea legetik kanpo egotea bada, baita erakundeen zapalkuntzatik kanpo ere. Errekurtso bat izan daiteke guretzako, positibizatuz gero.

Bitarrak izango ez diren identitate anizkoitzen alde ere egin duzu. Horretarako “hirugarren espazioen” beharra aldarrikatu ere. Zer dira?

Ni zuri zu beltz, ni mendebaldar zu afrikar, pobre aberats... Garrantzitsua da kontuan hartzea ezberdintasun horiek, aukera eta botere ezberdintasunak direnak. Baina ez da borrokaren amaiera. Zeren eta amaiera bada ezberdinak garenaren kontzientzia hartzea, boterea da zer garen eta zer egin behar dugun esaten diguna. Nik uste dut beste toki batera jo behar dugula, non ez garen soilik ezberdinak, non elkarrekin bizitzeko espazio komunak eraikiko ditugun. Hirugarren espazioaren kontzeptua nahiko zabaldua dago. Bestelako dimentsio batean topatu gaitezkeela adierazten du. Ez erabat nirea edo inorena baina aldi berean guztiona; ez bakarrik zapalkuntzaren eta distantziaren dimentsioan, baita batzen eta askatzen gaituenean ere. Palermo lesbisissima edo "denak gara klandestinoak" bezalakoak harremanak berrezaugarritzeko prozesuak dira.

Veronan, adibidez, zentro kulturalean "piratak" deitzen genien geure buruei. Guretzat bizitzen burokratizazioa eta instituzionalizazioa ona denik ez sinisteko modu bat zen. Bizitza piratak. Hirugarren espazio horretan ez da beharrezkoa dena komunean jartzea ere. Zuk baldin badakizu gatazka definitiboak sortu ditzakeen zerbait dagoela, ez da beharrezkoa elkarbizitzari erronka egitea. Pertsona musulmanak daudenean, txerria edo alkoholaren inguruan esaterako. Lehen gatazka asko zeuden. Orain, musulmanak direnak zein ez direnak ikasi dugu neurri bat aurkitzen: ez diot ni izateari uzten gaur eta une honetan alkoholik ez edateagatik, ez da hain esentziala nire bizitzarako. Eta ez da ere hain esentziala musulman batentzat gaur eta une honetan alkohola edan edo txerrikia jaten badut ere.

"Gatazka ez da soilik musulmanen eta musulmanak ez direnen artean. Ez garenenon artean eta musulmanen artean ere badira gatazkak. Garrantzitsua da gatazkaren lerroa ez kokatzea soilik bitartasun horietan".

Baina badira gatazkak apurketak sortu ditzaketenak, ezta?

Pertsonen arteko harreman sakonak badaude nik uste ez dela apurketa edo gatazka kontua. Esperientziak konpartitzea da, epaitu gabe. Hirugarren espazioaren adibide bat hijabarena da. Gatazka handia zegoen jendartean eta gure artean ere: eskolan bai edo ez, udaletxean bai edo ez, NANean... Guk erabaki genuen emakumeen etxean ez sartzea gatazka botereak ezarritako parametroetan. Denbora eskatu digu, urtebeteko lana. Bakoitza nola posizionatu gintezkeen ikasteko. Urtebete, horretaz hausnartu eta benetako zer edo zer esateko.

Beste modu batean landu nahi genuen, eta azkenean puntu komun batetik heldu genion: sakratuaren esperientziatik. Guretzat prozesua errebelazio erabatekoa izan zen. Gatazkaren lerroa erabat desplazatzen ikusi dugu. Nola Italian jaiotakook ere barne gatazka bat dugun sakratua zaigunaren inguruan. Mojez hitz egin genuen, txikitako eskolez... italiar emakume askok erlijioarekin duten harremana urrundu nahiarena da. Zer suposatzen digu guri fede oso indartsua duten emakumeekin erlazionatzeak? Bizitzarako garrantzitsuak diren galderen inguruko ikuspegi berriak zabaldu dizkigu: esaterako, zertan sinesten dut nik? Garrantzitsua izan zaigu ere emakume musulmanen arteko ezberdintasunak ikusteko. Batzuek jantzi egiten dute, beste batzuek ez, eramaten dutenen artean arrazoiak ezberdinak dira. Heldu ginen puntu komunera izan zen hijaba babesa dela. Guztiok behar dugu babesa. Berdin du zer babes hautatu duzun zuk, baina babesa garrantzitsua da.

Gatazka ez da soilik musulmanen eta musulmanak ez direnen artean. Ez garenenon artean eta musulmanen artean ere badira gatazkak. Garrantzitsua da gatazkaren lerroa ez kokatzea soilik bitartasun horietan. Gatazken konplexutasuna handia da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Iñaki Mujika ('Handbike' txirrindularia)
“Uste dena baino askoz hobeto bizi zaitezke gurpildun aulkian”

Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


Mugak Zabalduz karabana Irundik abiatu da pertsona migratzaileek pairatzen duten biolentzia salatzeko

Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


Kriminalizazioaren gainetik Lurrezko herria

Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]


Gorputz hotsak
“Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela”

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


Hizkuntza inklusiboak “ikuspegi berdinzaleagoa” garatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.


2025-07-07 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Jaiak ere, gizonenak?

Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude