Alaitz Areitio Renneseko espetxetik irten da, 13 urte preso izan eta gero

  • Iurretan sortutako (Bizkaia) Alaitz Areitio euskal preso politikoa irailaren 17an irten da Rennesko (Bretainia) espetxetik, nahiz eta oraingoz hotel  batean daukaten konfinatuta COVID-19aren kontrako protokoloagatik.


2020ko irailaren 18an - 06:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Anboto herri hedabideak zabaldu duenez, irailaren 17an kalean libre geratu da Renneseko espetxetik irtenda Alaitz Areitio euskal presoa. Hedabide beraren arabera, oraingoz hiri horretako hotel batean egon beharko du konfinatuta COVID-19a dela eta ezarrita dagoen protokoloagatik. 2007an atxilotu zutenetik eduki dute preso, lehenik Paris ondoko Fleuryn eta gero Rennesen. Ume baten ama da.

Naiz-ek zabaldu duenez, 2019an borroka juridiko garrantzitsu bat irabazi zuen Areitiok, hark aurkeztutako helegiteari erantzunez onartu baitzuen Frantziako Kontseilu Konstituzionalak nazionalitate frantsesik gabeko presoek ere eskubidea zutela baldintzapeko askatasuna lortzeko.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...