Alain Rousset sozialistak lortu du babes zabalena Ipar Euskal Herrian

  • Eskualde mailan emaitza esperotakoa izan bada ere, Pirinio Atlantikoen departamenduan ezustekoa eman du PSko hautagaiak botoen %47,85 lortuta. Ipar Euskal Herriko zenbait herri handitan irabaztea lortu du.


2015eko abenduaren 14an - 10:02
Ekologistekin batera aurkeztu da Alderdi Sozialista eta ezkerreko zenbait alderdi bere alde bozkatzea eskatu dute.

Ipar Euskal herrian tradizionalki eskuina edo zentroa izaten da nagusi; oraingoan Donibane Lohizune eta Biarritzen irabaztea lortu badu ere, Virginie Calmelsen zerrendak ez du lortu babes nahikorik ez Ipar Euskal Herrian, ezta Akitania-Limousin-Poitou-Charentese eskualdean ere. Alderdi Sozialistak Europe Ecologie-Les Verts ekologistekin koalizioan osatutako zerrenda, bestalde, boto gehien lortzeaz gain, zenbait herri handitan gailendu da: Baiona (%50,61), Hendaia (%59,34), Angelu (%44,58), Kanbo (%41,28) eta Ziburu (%45,84).

Lehen itzulian lortutako emaitzen ostean, Fronte Nazionalak zer egingo zuen zegoen ikusteko. Bigarren itzulian, eskuin muturreko alderdiak behera egin du puntu bat eta erdi, baina lehen itzulian baino 903 boto gehiago lortu ditu. Mendiben, FNk lehen itzulian irabaztea lortu zuen herri bakarrean, azken geratu da. Bigarren alderdi bozkatuena izan zen beste herri batzuetan ere –Hendaia eta Bokale–, azken geratu da.

Alain Rousseten laugarren agintaldia izango da hau, eta lehen garaipena Akitaniako eskualdea Poitou, Limousin eta Charenteseko eskualdeekin batu zenetik. Lehen itzulian irabaztea lortu bazuen ere, oraingoan ekologistekin batera aurkeztu behar izan da. Ezkerreko zenbait alderdik bere alde bozkatzea eskatu dute. Babes horren erakusle izan da parte hartzearen igoera, %46,57tik %54ra.

Sozialistek espero ez zituzten emaitzak

Fronte Nazionalak lehen itzulian lortutako emaitzak ezkerra mobilizatzea ekarri du. Ezkerrak bat egin du PSren alde, eta Alderdi Sozialistak Frantziako bost eskualdetan irabazi eta bitan garaipenetik oso gertu geratzea lortu du. Emaitzak ez dira ordea, lehen itzuliaren isla. Fronte Nazionalaren “mehatxu” gabe ezkerra banatuta aurkeztu zen eta PSk behera egin zuen. Presidentea hautatzeko hauteskundeak balira, ez zuten lortuko babes nahikorik bigarren itzulira pasatzeko. Alderdi Sozialistako kideek onartu dute emaitza hauek lortzea zaila izango zela aliatu gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude