Alabari amaren abizena jartzen ez uzteagatik Estrasburgok Espainiako Estatua zigortu du

  • Giza Eskubideen Europako Auzitegiak “diskriminazioa” egotzi dio Espainiari eta kalte-ordaina eman beharko dio amari.

Espainiak 33.853 euroko kalte-ordaina eman beharko dio amari. / Argazkia: Pixabay.

2021eko urriaren 27an - 07:46
Azken eguneraketa: 09:51

2006an jazo zen gertaera Palman (Mallorca), eta orain Estrasburgok arrazoia eman dio alabari bere abizena jarri nahi zion amari. Kalte moralengatik 10.000 euro eta kostu judizialengatik 23.853 euro eman beharko dizkiote emakumeari. Auzitegiak erabaki du Espainiako Estatuak urratu egin zituela Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 14. eta 8. artikuluak.

Epaiaren arabera, andreak bakarrik izan zuen haurra 2005ean eta bere abizenekin erregistratu zuen. Izan ere, haurdun zegoela konturatu zen jada harremana izan zuen gizonarekin ez zegoenean, eta hari abisatzerakoan, gizonak “behin eta berriz” esan zion abortatzeko. Harekin kontaktua eten eta haurra izan zuen; gizonari umea ikusteko aukera eman zion baina “jazarpen psikologikoagatik” harremana moztu behar izan zuen. Urtebete beranduago gizonak ume horren aitatasuna aitortzeko eskatu zion Palmako Epaitegiari. Halaxe egin zuten: haren abizena jarri zioten eta jarraian amarena.

Emakumeak errekurtsoa jarri zuen abizenen ordena aldatzeko baina ez zioten onartu, garai hartan bi gurasoen oniritzia behar zelako horretarako; hala ez balitz, aitarena lehenesten zen. Estrasburgoren esanetan, epaileek erabaki badezakete aitaren abizena lehenbizi jartzea, era berean erabaki dezakete amarena aurretik jartzea. Auzitegiak nabarmendu du kaltetutako andreak “egunero” jasaten dituela diskriminazio horren ondorioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Giza eskubideen Europako Auzitegia
Pablo González kazetariak Giza Eskubideen Europako Auzitegian salatu du bere giza eskubideak urratzen ari dela Polonia

Otsailaren 28tik behin-behineko atxiloaldia betetzen ari da Pablo González kazetaria Polonian. Ordutik soilik gutun bidez komunikatu ahal izan da senideekin, eta abokatuaren zein Espainiako kontsularen bisitak baino ez ditu jaso. Dagozkion giza eskubideak urratzen ari... [+]


Estrasburgok Frantziako estatua zigortu du, Jean-Marc Rouillan kartzelan sartu zuelako terrorismoa gorestea leporatuta

Frantziako Gobernuak Action Directe talde armatuaren kide ohiari 15.000 euroko ordainsaria eman beharko dio, bere askatasuna zortzi hilabetez ukatu izanaren erreparazio modura. Sententziak jurisprudentzia ezarriko du Europan egungo gogortasun penalaren aurka, "adierazpen... [+]


Espainiako Estatua zigortu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 33 epaileren intimitate-eskubidea urratzeagatik

Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua sinatu zuten herrialde hartako 33 epailek 2014an. Ondoren, bakarrik Espainiako Poliziak izan zitzakeen epaileen NAN txartelen argazkiak argitaratu zituen La Razón egunkariak. Estatuko bideak agortuta, epaileek... [+]


2022-06-02 | ARGIA
Atristain espetxean sartu dute, Donostian ertzainek atxilotua izan ondoren

Xabier Atristain berriz ere espetxean sartu dute Donostiako Alde Zaharrean bi ertzainek atxilotu ondoren, Naiz.eus-ek jakitera eman duenez. Martuteneko espetxera eraman dute euskal presoa.


Atristain zigortu zuen auzia berrikustea ukatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Estrasburgoko auzitegiaren jurisprudentziari uko eginez, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du ez duela berrikusiko Xabier Atristain espetxeratzea ekarri zuen auzia, zeinaren arabera 17 urteko kartzela zigorra jaso zuen.


Eguneraketa berriak daude