ARGIA.eus

2022ko abuztuaren 15a

Estrasburgok Frantziako estatua zigortu du, Jean-Marc Rouillan kartzelan sartu zuelako terrorismoa gorestea leporatuta

  • Frantziako Gobernuak Action Directe talde armatuaren kide ohiari 15.000 euroko ordainsaria eman beharko dio, bere askatasuna zortzi hilabetez ukatu izanaren erreparazio modura. Sententziak jurisprudentzia ezarriko du Europan egungo gogortasun penalaren aurka, "adierazpen askatasuna erabiltzea eragozten baitu".

Jean-Marc Rouillan. Argazkia: Jesus Rodriguez / Directa.
Jesus Rodriguez @albertmartnez  |  La Directa @la_directa
2022ko uztailaren 05a
Albiste hau La Directak argitaratu du eta Creative Commons BY-NC-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

"Sententzia irakurri nuen orduko Pablo Hasél eta Valtònyc-ekin gogoratu nintzen" adierazi du irmoki Jean-Marc Rouillan, MIL, Action Directe eta Brigada Gorriak talde armatuetako kide ohiak. Judizialki mugarria den sententzia lortu berri du, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko zigilua daramana. Auzitegi honen bosgarren atalak sinatua da, zeina ahobatez onartu duten estatu hauetako zazpi epailek: Irlanda, Letonia, Ukraina, Monako, Montenegro, Norbegia eta Frantziako Estatua. Sententziak dio "ezarri zitzaion kartzela zigorrak adierazpen askatasunean sortu zuen atzera eginaraztea ez zela beharrezkoa gizarte demokratiko batean" eta beraz, Europako Giza Eskubideen 10. artikulua urratu dela ondorioztatu du eta Frantziako Estatua kondenatu du Rouillani 15.000 euro ordaintzera askatasuna ukatu dion hilabeteen ordainetan.

Sententzia ekainaren 23an argitaratu zen, eta Directa hedabideak kontsultatu dituen iturri juridikoen arabera, mugarria izango da jurisprudentzian, eta eragina izango du Europako Giza Eskubideak sinatu dituzten estatuetan terrorismoa goratzeagatik kartzela zigorrak ezarri diren kasuetan. Sententziak ez du ezbaian jartzen terrorismoa goratzea judizialki jazarri behar denik, baina ikuspegi kritikoa jartzen du ezartzen den zigorraren proportzionaltasunean. "Estatuetako erakundeek moderazioa adierazi behar dute bide penalaren erabileran, batez ere kartzela zigorra ezartzerakoan, zeinak atzera eginarazteko gaitasun handia duen adierazpen askatasunean" zuzentzen zaie epaia Frantziako agintari judizialei, hauek baitira Rouillanen aurka 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zutenak (hauetatik zortzi hilabete bete zituen). Epaitu ziren ekintzak Rouillanek irratsaio batean egindako adierazpenak izan ziren, zeinak Frantziako lurraldean atentatuak egiten dituzten ekintzaile yihadistak "kuraiatsu" moduan izendatu zituen, nahiz eta hitzak testuingurutik atera ziren, elkarrizketa berean adierazi baitzuen eragiten zuten izularri indiskriminatuagatik "salbaiak" eta "krudelak" zirela.

"Hau dena niretzat orain oso militantzia 'demokratikoa' da. Bizitza pasatu dut esanaz borrokan dena ekintzak direla, eta bizitza amaituko dut adierazpen askatasunerako eskubidearekin kezkatuta. Bai paradoxikoa. Nire herrialdeko legeei epaiketa egiteko militatzen dut", gogoetatu du Rouillanek, zeinak balantze positiboa egiten duen kasua Estrasburgoraino eramaten tematu izanaz. Lehen aldiz kartzelatik atera zenean debekatu egin zioten kondenatua izan zen ekintza horiez hitz egitea (inpaktu handiena izan zuena, Renault-eko zuzendari nagusi Georges Besse erail izana 1986an, langileen kaleratze masibo baten ostean). Orduan, elkarrizketa batean zehar modu honetan erantzun zion galderetako bati: "Ezin dut honetaz hitz egin, baina horretaz ezin hitz egitea bera dagoeneko bada erantzun bat, hitz egin ahal izan banu damutu egingo nintzen". Hitz horiengatik berriz ere kartzela zigorrera kondenatua izan zen sei hilabetez eta pultsera elektroniko bat ezarri zioten geolokalizatzeko.

"Ekintza iraultzaileak etengabeko borrokara zaramatza, damutu bat bihurtzeko etengabe egiten dizkizuten presioen eta pentsamendu iraultzaile bat izaten jarraitzeko duzun borondatearen artean. Ero bat nintzela esaten zidaten eta oraindik inplikatuta egotea jasangaitza da haientzat. Hautatzeko eman zidaten, ahoa itxi eta mendira bizitzera joan modu isilean edo kartzelara itzultzea", gogoratu du.

Egungo eskubide eta askatasunen atzerakaden erdian oraindik zirrikitu bat ikusten du legeen munduan. "Europan oso egoera gogorrerantz goaz. Sistema erabateko krisian dago, bere funtzionamenduaren oinarria errepresioa eta herritarren kontrola da, ikusgarri den oposizioa desagerraraztea, eta beraz, adierazpen askatasuna borrokaleku da. Okerrera joango da, altxamendu baten beldur direlako. Demokraziaren maskararekin jarraituko dute, baina diktaduraren eskuekin".

Jaka horien mugimenduarekin izan duen esperientziatik zera ondorioztatu du: "Hasi gara ezagutzen mugimendu bat osatuta dagoena herritar prekario eta oso despolitizatuekin, gutxi antolatuekin, zeina joaten den eliteen aurkako posizio iraultzaileetatik eskuin muturreko posizioetara. Mugimendu honetan egon behar dugu politizatzeko eta posizio iraultzailea finkatzeko. Hori egiten ez badugu argi dago autoritarismo faxistara goazela".

Jean-Marc Rouillani ARGIAn egindako elkarrizketak:

2013an Haritz Galarragak egin zion elkarrizketa: "Umiliatu nahi gaituzte, gauarekin atera, atzeko atetik"

2015ean Sustrai Colinak egin zion elkarrizketa: "Denok gaude baldintzapeko askatasunean, baina nik badakit"


Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2022-07-22 | ARGIA
Amaitu da ARGIAren aurkako zibererasoa

Asteazkenean jakinarazi genuen igande gauetik ARGIAren aurkako zibererasoa abian zela. Hiru egunean ostean, informatikariek neurri ugari hartu ondoren, ostegunetik ohiko egoerara itzuli dira ARGIAren zerbitzariak eta honenbestez, erasoa amaitutzat eman dugu. ARGIAk eskertu nahi... [+]


2022-07-20 | ARGIA
Zibererasoa ARGIAren aurka

Igande gauetik ARGIA eraso informatiko bat jasaten ari da. Milaka eskari jasotzen ari da gure zerbitzaria, webgunea botatzeraino. Gure informatikariak buru-belarri ari dira erasoari aurre egin nahian, guk herritarrak informatzeko, eta herritarrek informatuak izateko eskubidea... [+]


Espainiako Estatua zigortu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 33 epaileren intimitate-eskubidea urratzeagatik

Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua sinatu zuten herrialde hartako 33 epailek 2014an. Ondoren, bakarrik Espainiako Poliziak izan zitzakeen epaileen NAN txartelen argazkiak argitaratu zituen La Razón egunkariak. Estatuko bideak agortuta, epaileek... [+]


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


2022-05-18 | ARGIA
Valt├│nycen aurkako euroagindua behin betiko indargabetu dute Belgikako epaitegiek

Ganteko Apelazio Epaitegiak Mallorcako rap abeslariaren estradizioa ukatu du, eta Espainiako Estatuak ez du helegiterik aurkeztu. 2018an egin zuen ihes Valtónycek, bere abestien letrengatik ezarritako hiru urte eta erdiko espetxe zigor batetik ihesi.


Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude