Estrasburgok Espainia zigortu du Iñigo Gonzalezen tortura salaketak ez ongi ikertzeagatik

  • Giza Eskubideen Europako Auzitegiak urtarrilaren 19an ebatzi du Espainiak ez zituela Iñigo Gonzalezen tortura salaketak behar bezala ikertu. Espainiak 20.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Gonzalezi. Guardia Zibilak sei kide atxilotu zituen 2011ko operazio hartan, Ekineko kide izatea egotzita eta horietatik bostek torturak salatu zituzten. Gonzalezen tortura salaketaren aurretik, operazio hartan atxilotutako beste bi kideren salaketa aintzat hartu zituen Estrasburgok: Patxi Arratibel eta Xabier Beortegirena.


2021eko urtarrilaren 19an - 10:50

Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Iker Moreno, Gorka Zabala, Xabier Beortegi eta Gorka Mayo atxilotu zituen Guardia Zibilak Grande-Marlaska epailearen aginduz 2011n. Haietako bostek torturak salatu zituzten (Gorka Mayo izan zen torturarik salatu ez zuen bakarra) eta zehazki Iñigo Gonzalezek salatu zuen kolpeak, poltsa bezalako metodoak eta bortxaketa simulazioak jasan zituela.

Arratibelen eta Beortegiren salaketak Estrasburgoraino heldu ziren, eta Giza Eskubideen Auzitegiak tortura salaketei sinesgarritasuna aitortu eta bi kasu horietan Espainia zigortu zuen, salaketak ez ikertzeagatik. Orain hirugarrenez zigortu du Espainia, polizia operazio horren baitan: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Espainiak Europako hitzarmeneko hirugarren artikulua urratu duela, alegia, ez zituela behar bezala ikertu Gonzalezek salatutako torturak.

Espainiako Estatuak 20.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Gonzalezi, "kalte moralengatik", hiru hilabeteko epean.

Albiste honetan jaso ditugu tortura kasu haien beste zenbait informazio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude