"Aizkora, beste kirol guztiak bezala, nahiko ilun dago"

  • "Herriko festa guztiak-eta bertan behera geratu dira. Hortxe ikusten genituen lau sosa gastuei aurre egiteko, herri kirol erakustaldiak-eta eginez, eta momentuz ez da ezer izango, eta ez dakit zer gertatuko den".


2020ko ekainaren 04an - 08:16

Ataria Irratiko Desafioa herri kirol saioan elkarrizketatu du Joxe Anjel Sarasolak Jon Irazu aizkolari zizurkildarra. Irazuren hitzetan, herriko festetako emanaldiak "entrenatzeko aitzakia" izaten dira, "baita aurkariekin konparatzekoa" ere. "Gauza askotarako balio izaten du, eta aurten hori ere ez da izango. Aizkorarako ilusiorik gabe gaude".

"Txapelketek gastu handia dute, egurrak asko kostatzen dira, eta aurrera ateratzeko lagungarria izaten da udalek ematen duten laguntza, dio Irazuk. "Euskadiko Federaziotik esan zuten ez zekitela ezer. Gu ere hortxe gaude, ez dakigula dena emanda entrenatzen hasi edo zer egin behar dugun. Txapelketa jokatzeko egurra eta aizkora erostean, hiru-lau mila euro joateko ez da ezer ere behar". Ez badute entrenatzen eta gero txapelketa antolatzen bada, mailarik ez du izango aizkolariak. Baina entrenatzen badu dena emanda, eta gero txapelketarik ez bada, galerak pilatuko ditu. "Pilotari bat geldirik badago, gero kantxara ateratzen denean, ikusten zaio erritmo falta, kantxan pixka bat galduta dagoela", dio ildo horretan Irazuk. "Aizkolariei ere berdina pasatzen zaigu".

"Ikusten dugu futbola eta beste kirol batzuk ateak itxita jokatuko direla; ez dut uste herri kirolak gaitasuna duenik ateak itxita aurrera ateratzeko", jarraitu du aizkolariak. Apustuak aukera bat izan daitezkeen galdetuta, jenderik gabe apustuak egitea zaila dela dio. Ondo prestaturik egotea komeni da gainera: "Txapelketan ez baduzu aurrena egiten, ez da ezer gertatzen, egun txarra duzulako edo zorte txarra izan daiteke. Apustua ez baduzu irabazten, galtzailea zela, eta niri pertsonalki askoz serioagoa iruditzen zait".

Aizkorak bizi duen egoerari errepaso ederra egin dio Irazuk Atarian. "Herri kirolak hemengo kulturaren parte dira. Baina uste dut kultura hori asko galtzen ari dela", esan du. "Lehen saiatzen zen ekitaldia oso polita jartzen, maila bereko aizkolariekin. Orain herri askotan egiteagatik egiten da, eta beste toki batzuetan egiteari utzi zaio".

>>> Entzun elkarrizketa osoa (25:37)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri kirolak
Sokari tira, ofizialtasuna bultza

Duela hogei urte izan zen, Japoniako Akita hirian jokatu zen txapelketa batean: podiumetik alde egin zuen Sakanako sokatira taldeak Espainiako ereserkia entzutean. Une hura eta geroko zalaparta ondo gogoan dute Bea Razkinek eta Nerea eta Belen Lizarragak, aldarria egin zuten... [+]


2020-10-02 | Jon Torner Zabala
Aizkolarien jokabidea "deitoratu" du Herri Kirol Federazioak

Pasa den astean, lehen mailako aizkolari guztiek eta bigarren mailan ari diren zortzik agerraldia egin zuten Diman, Herri Kirol Federazioarekin dituzten desadostasunak plazaratu eta urri-azarorako txapelketa propioa antolatu dutela iragartzeko.


2020-10-02 | Jon Torner Zabala
Baiko enpresako pilotariek hamabi eguneko greba egingo dute "lan baldintzen alde eta enpresaren mehatxuen aurka"

Baiko-ko pilotariek, enpresarekin bizi duten gatazkan urrats berria emanez, iragarri dute urrian hamabi lanuzte egingo dituztela, 9an hasi eta 26ra bitartean.


2020-09-24 | Jon Torner Zabala
Aizkolariek salatu dute Federazioak ez dituela "hitzemandakoak" bete

Lehen mailako aizkolari guztiek eta bigarren mailan ari diren zortzik agerraldia egin dute asteazkenean Diman, Herri Kirol Federazioarekin dituzten desadostasunak plazaratu eta urri-azarorako txapelketa propioa antolatu dutela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude