ARGIA.eus

2021eko urriaren 20a

Aizkolarien jokabidea "deitoratu" du Herri Kirol Federazioak

  • Pasa den astean, lehen mailako aizkolari guztiek eta bigarren mailan ari diren zortzik agerraldia egin zuten Diman, Herri Kirol Federazioarekin dituzten desadostasunak plazaratu eta urri-azarorako txapelketa propioa antolatu dutela iragartzeko.

Jon Torner Zabala @jtorner
2020ko urriaren 02a
Federazioak azaldu du Aizkolarien Txapelketa antolatuko duela / Argazkia: Erran.eus

Federazioak ohar baten bidez erantzun die ostegun honetan. Aizkolariek txapelketa antolatu izana "deitoratu" du: "Erabaki hori hartu duten aizkolarien irizpidea ekonomikoa baino ez da, eta federazioak ezin du halakorik egin, eta ez du irizpide hori bakarrik aintzat hartu, gure diziplinak eta gure historia amaituko lukeelako. Denok batera eta gehien sortzen dutenek eragin gutxienekoei edo hasiberriei lagunduta, belaunaldien eta diziplinen arteko elkartasuna izan dezakegu".

Federazioaren hitzetan –Berria egunkariko Ainara Arratibel kazetariak bildu ditu oharrean esandakoak–, aizkolariek ekitaldi ez-ofizialak soilik egin ahal izango dituzte eta, profesionalak direnez, kirol ikuskizunen baldintza guztiak bete beharko dituzte: erantzukizun zibila, fiskala... Gainera, federazioak federatu guztientzat txapelketa bat antolatzeko beharra duenez, Aizkolarien Txapelketa antolatuko du: "Irabazten duena Euskal Herriko txapelduna izango da, eta hori izango da titulu ofizial bakarra. Profesionalek ezingo dute ofizial hitza erabili, ezta Kirolaren Euskal Legeak euskal federazioei gordetzen dizkien Euskal Herriko izen eta ikurrak ere".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Aizkora  |  Lan eskubideak

Aizkora kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude