Aitor Zelaia eta Galder Barbadori lau urteko espetxe zigorra berretsi die Espainiako Auzitegiak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra berretsi die bi gazte arabarrei, defentsaren eta fiskaltzaren errekurtsoak aztertu eta hilabete geroago. ANkerkeria Stop plataformak indarrak biltzeko deia egin du.

Manifestazioa Laudion Auzitegi Gorena errekurtsoa aztertzeko bildu zenean. Argazkia: ANkerkeria Stop.

2023ko maiatzaren 26a - 09:03
Azken eguneraketa:07:48
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2021eko otsailaren 22an, Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zizkien Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei, "helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak" gorde izana egotzita. 

Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigor eskaerari eutsi zion, baina helegitean defentsako abokatuek absoluzioa eskatu zuen. Apirilaren 26an bildu ziren epaileak errekurtsoa aztertzeko. Hilabeteren ondoren, ANkerkeriari Stop plataformak jakitera eman du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia: lau urteko espetxe zigorra berretsi die Zelaia eta Barbadori.

2021ean Argiak elkarrizketa egin zion Galder Barbadori, eta akusazioaren oinarrian den Ertzaintzaren txostenak "militantzia politikoa" zigortu nahi duela salatu zuen.

"Espainiako Justiziak Ertzaintzak prestatutako prozesu honi espero genezakeen amaiera eman dio, eta beste behin ere, euskal jendarteari ulergaitza egiten zaion guda eta errepresio politikari eutsi diote", adierazi du plataformak. Era berea, indarrak biltzeko eta datorren astean iragarriko dituzten deialdietara adi egoteko deia egin dute.


Epaiketak kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Desjabetuon Hotelaren hustean atxilotutako bi gazte epaituko dituzte

Irailaren 1ean izango da Legutioko Zentro Sozialistaren hustearekin lotutako lehen epaiketa. Fiskaltzak 13 hilabeteko espetxe zigorra eta guztira 3.600 euroko isunak eskatu ditu auzipetutako bi gazteentzat.


2023-07-28 | Gedar
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak'

40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.


Frantziako istiluen biharamuna: epaiketak, zigorrak eta mendeku gosea

Epaiketa eta zigor bidez eskarmentatu nahi ditu Frantziako Gobernuak istiluetan atxilotutako pertsonak, 3.600 inguru. Prozesu judiziala azkartu eta “defentsarako eskubide eza” salatu dute abokatuek. Jada, 380 pertsona baino gehiagok jaso dute sententzia.


Eguneraketa berriak daude