Aitor Zelaia eta Galder Barbadori lau urteko espetxe zigorra berretsi die Espainiako Auzitegiak

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra berretsi die bi gazte arabarrei, defentsaren eta fiskaltzaren errekurtsoak aztertu eta hilabete geroago. ANkerkeria Stop plataformak indarrak biltzeko deia egin du.

Manifestazioa Laudion Auzitegi Gorena errekurtsoa aztertzeko bildu zenean. Argazkia: ANkerkeria Stop.

2023ko maiatzaren 26an - 09:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2021eko otsailaren 22an, Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zizkien Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei, "helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak" gorde izana egotzita. 

Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigor eskaerari eutsi zion, baina helegitean defentsako abokatuek absoluzioa eskatu zuen. Apirilaren 26an bildu ziren epaileak errekurtsoa aztertzeko. Hilabeteren ondoren, ANkerkeriari Stop plataformak jakitera eman du Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia: lau urteko espetxe zigorra berretsi die Zelaia eta Barbadori.

2021ean Argiak elkarrizketa egin zion Galder Barbadori, eta akusazioaren oinarrian den Ertzaintzaren txostenak "militantzia politikoa" zigortu nahi duela salatu zuen.

"Espainiako Justiziak Ertzaintzak prestatutako prozesu honi espero genezakeen amaiera eman dio, eta beste behin ere, euskal jendarteari ulergaitza egiten zaion guda eta errepresio politikari eutsi diote", adierazi du plataformak. Era berea, indarrak biltzeko eta datorren astean iragarriko dituzten deialdietara adi egoteko deia egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!