Beste bederatzi pertsona epaituko dituzte Bilbon, faxistei aurre egiteagatik

  •  Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urriaren 29an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ez dira gutxi Euskal Herrian, Vox alderdiko faxistei aurre egiteagatik, auzipetuta egon diren eta dauden pertsonak. Bilbon (Bizkaia), beste bederatzi lagun epaituko dituzte azaroaren 18an, 19an eta 20an, Voxen hauteskunde-kanpainan faxismoaren aurka mobilizatzeagatik. "Gorroto-delitu bat" egotzi nahi diete.

2019ko azaroaren 6an, propaganda-postu bat jartzen saiatu zen Vox Bilboko Atxuri auzoan, hauteskunde autonomikoetako kanpainaren barruan. Beste hamaika lekutan gertatu den modura, ordea, faxisten kontra egin zuten protesta hainbat lagunek.

Ohi bezala, Ertzaintzak babestu zituen Voxeko faxistak, eta protestan zeudenen kontra kargatzera iritsi zen. Pertsona bat zauritu eta hiru atxilotu zituzten ertzainek, baina, azkenerako, bederatzi lagun auzipetu zituzten denera, faxismoaren aurkako protestari lotuta.

Voxek lau eta zortzi urteko zigorrak eskatzen ditu auzipetuentzat, baina zazpi eta hamalau hilabete artekoak proposatu ditu fiskaltzak. Epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa emateko, elkarretaratze batera deitu dute azaroaren 6rako: Atxuriko plaza nagusian izango da (bertan jazo ziren aipatutako gertakariak), 19:00etan.


Antifaxismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 4
Goizean argi
Sarekada

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...