AHTn gastatuko dena osasungintzan inbertitzeko eskatu dute

  • Osasunaren Nazioarteko Eguna baliatu dute AHTren kontrako plataformek eta beste hainbat eragilek, azpiegitura erraldoia geldiarazi eta hor gastatuko den diru guztia osasungintzara eta gizarte zerbitzuetara bideratzea eskatzeko. "Alferrikako azpiegitura handi horiek hazi egin dira, beste arloetan murrizketak egin diren bitartean eta orain ospitaleak jendez gainezka ikusten ditugu".


2020ko apirilaren 08an - 07:24
AHTren kontrako mezua, iraganean Agurainen egindako manifestazioetako batean (arg: AHTrik ez Lautada)

Koronabirusari aurre egiteko konfinamendua hasi eta biharamunean, AHTko obretan azpikontrataturik dabiltzan beharginek lanean segitzen zuten modu prekarioan eta gutxieneko segurtasun baldintzarik gabe. Erakunde publikoek "estrategikotzat" duten azpiegitura erraldoi hori eraikitzen segitzeko dauden interesen adierazgarri da: milaka milioi euro daude jokoan.

Asteartea osasunaren nazioarteko eguna izan dela aprobetxatuz, AHTren kontrako mugimenduak eskatu du dirutza hori guztia ez dadila zementupean lurperatu eta inbertitu dadila gauza oinarrizkoagoetan: osasungintzan eta zerbitzu publikoetan.

"Botere politiko eta ekonomikoei berriz ere gogorarazi behar diegu langabeziaren, murrizketen eta ingurumen-krisiaren aurrean, irtenbidea ez dela ekonomia, ingurumena eta natur ondarearen aurka egiten duten azpiegiturak eraikitzea"

Arabako AHTren kontrako plataformek eta Nafarroako AHTrik Ez! Koordinakundeak ohar bateratua kaleratu dute "bizitzen ari garen momentu honetan horrelako proiektuen zentzugabekeria salatzeko". Azaldu dutenez, egunotan ikusi ditugu hotelak "ospitale bihurtuta" eta jendea "etxean maskarak egiten"; urtetan osasungintzan eta bestelako arloetan izandako murrizketen ondorioa da hori euren ustez. Aitzitik, Europar Batasuneko Garraio Batzordeko kritiken gainetik, gobernu ezberdinek jarraitu dute AHT korridore gehiago eraikitzen "inolako errentagarritasunik frogatu gabe".

Koronabirusaren krisia gainditzeko, jendartea modu eredugarrian ari dela iritzi du AHTren kontrako mugimenduak, "elkarlanerako erantzun sozial hori ez etetea" espero dute. "Botere politiko eta ekonomikoei berriz ere gogorarazi behar diegu langabeziaren, murrizketen eta ingurumen-krisiaren aurrean, irtenbidea ez dela ekonomia, ingurumena eta natur ondarearen aurka egiten duten azpiegiturak eraikitzea".

Zentzu horretan, egungo trazatuak mantendu eta hobetzearen alde egin dute, herri, hiri eta industrialdeak lotu eta denentzat eskuragarri egongo den gertuko  "tren sozial" bat izango litzatekeena.

"TAVdemiaren" kontrako ekimenak

Euskal Herriko beste hainbat herritan ere egin dituzte antzeko eskaerak. Proiektu horren kontra askotan nabarmendu izan den Atxondon, manifestazioa egitekoak ziren martxoaren 29an, eta horren ordez burrunbada handia antolatu zuten AHT gelditzea eskatzeko.

Nafarroa Erdialdeko Ernaik ere egunotan mezua zabaldu du, galdera zehatzarekin: zenbat maskara erosi ahalko lirateke AHTren kilometro batean gastatutakoarekin? Gazte erakundeak "osasun burujabetza" exijitu du "gure erabakiak hartzeko". AHT Gelditu Elkarlanak, berriz, buelta eman dio egoerari, eta amalurra "TAVdemiaren aurka" jarri du afixa batean.

Zenbat AHT kilometro eta zenbat zainketa intentsiboko ohe?

Koronabirusak sortutako egoerak AHTrekin egiten ari diren "xahutzea" are ageriago utzi du. Konparaketak saihestezinak dira.

Euribor.com atarian, Carlos Lopezek Espainiako Estatuko eta Alemaniako inbertsioen alderaketa argia egin du: Espainian 100.000 biztanleko 9,7 ohe daude ospitaletako zainketa intentsiboko unitateetan (ZIU), Alemaniak hirukoiztu egiten du kopurua eta 29,2 ohe ditu. Baina AHTri dagokionez, alderantziz da: Espainian abiadura handiko 7,2 kilometro daude 100.000 biztanleko eraikiak, Alemanian berriz ia lau aldiz gutxiago, 1,9 kilometro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude