AHTaren aurkako ekintzaileek Urkulluren hitzaldia eten dute Donostian

  • Azaroaren 5ean Eusko Jaurlaritzak 25 urte jasangarritasunaren alde jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Kursaalen. Iñigo Urkullu lehendakariak hitza hartzean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako zenbait ekintzaile oholtza gainera igo dira eta hitzaldia eten dute. Mugitu mugimenduak sareratu du bideoa.

     


2014ko azaroaren 6an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Saioa pare bat minutuz atzeratu da ekintzaren ondorioz. Segurtasun zerbitzuek aretotik kanpora eraman dituzte zazpi ekintzaileak eta identifikatu egin dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude