Azaroaren 5ean Eusko Jaurlaritzak 25 urte jasangarritasunaren alde jardunaldiak antolatu ditu Donostiako Kursaalen. Iñigo Urkullu lehendakariak hitza hartzean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako zenbait ekintzaile oholtza gainera igo dira eta hitzaldia eten dute. Mugitu mugimenduak sareratu du bideoa.
Saioa pare bat minutuz atzeratu da ekintzaren ondorioz. Segurtasun zerbitzuek aretotik kanpora eraman dituzte zazpi ekintzaileak eta identifikatu egin dituzte.