AHTren aurka Itsasondon giltzapetu ziren lau ekintzaileei isuna jarri diete

  • 60.000 euroko isuna eta urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zieten Fiskaltzak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS). Fiskaltzarekin negoziatzea lortu dute ordea.


2018ko uztailaren 26an - 10:33
2010eko ekintzako argazkiak (Argazkia AHT Gelditu)

Azkenean 543 euroko isunak jarri dizkiete ekintzaileei bost egun meatzeetan pasatzeagatik, AHTren obren “arduragabekeria” salatzen. Egunero hiru euroko isuna ordaindu beharko dute.

Obrako langileek bi leherketa egin zituzten ekintzaileak barruan zeudenean. Meatze kanpoan zeuden ekintzaileek gelditzeko eskatu zieten langileei, baina ez zuten hala egin. Tolosako auzitegira jaitsi eta kanpoko ekintzaileek baimena lortu zuten obra gelditzeko.

11.000 euroko isuna ere eror dakieke, Eusko Jaurlaritzak meatze barruko aktibistak erreskatatzeagatik erantzun zibila eskatuz gero.

Donostiako epaitegi aurrean hainbat lagun bildu ziren elkartasuna adierazteko, AHT Gelditu Elkarlanak deituriko elkarretaratzean. Epaiak dio 11.000 euroko isuna sententzia exekutatzean erabakiko dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AHT gelditu! elkarlana
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan

Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
AHTrako zundaketak gelditzeko bizikleta martxak bidean dira

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.


Eguneraketa berriak daude