AHTaren proiektuaren aurkako elkarretaratzea egin zuten igandean Ribabellosan

  • Ribabellosako Trufaren azoka baliatuz "AHTrik EZ! Arabako Haranak" plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten proiektuaren aurkako kontrakotasuna adierazteko. Araba mailan tren sozialaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat eragilek.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 03an - 12:19
AHTaren aurkako elkarretaratzea Ribabellosan. Argazkia: Hala Bedi.

Elkarretaratzea egin zuen igandean, otsailak 2, Ribabellosa herrian «AHTrik EZ! Arabako Haranak» plataformak Gasteiz eta Burgos lotuko dituen abiadura handiko linearen aurka.

Arabako Haranak alderik alde zeharkatuko duen proiektuaren aurrean alternatiba jasangarriagoak eta merkeagoak daudela aldarrikatu zuten, hala nola, dagoeneko existitzen diren trenbideen egokitzapena egitea. Abiadura handiko trenaren proiektuak Araban eraiki nahi duten tunel eta biaduktuak saihestu eta landa eremuko herrien bizi kalitatea bermatzea eskatu zuten.

Arabako biztanle guztiei luzatu zieten bidaia denboran «minutu gutxi batzuk» aurrezte aldera Arabako Haranetan kalte handiak eragingo dituen proiektu honen aurrean mobilizatzeko deia.

Sinadura bilketa martxan

Bide horretan, abiadura handiko trenak kaltetutako eskualdeetako kideak biltzen dituen «AHTrik EZ! Araba» plataformak sinadura bilketa jarri du martxan herrialdean. Kalitatezko tren sozialaren apustuan berresteko eskaera luzatuko dio sinadura bilketa horrek Arabako Foru Aldundiari: «Gaur egungo korridorea aprobetxatuz, trenen maiztasuna handituz, orain arteko geraleku eta geltokiak baliatuz eta probintzian zein Gasteizen geraleku berriak eraikiz».

2017an Arabako tren-linearen optimizazioaren inguruan ikerketa burutu zuten Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren eskariari erantzunez. Ikerketa horrek, kopuru txikiko gastu bat eginda Arabako biztanleriaren parte garrantzitsu bat barne hartuko lukeen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko aukera existitzen zela ondorioztatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AHT gelditu! elkarlana
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Herriz herri salatu dituzte AHTrako zundaketa asmoak bizikletan

Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
AHTrako zundaketak gelditzeko bizikleta martxak bidean dira

Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.


Eguneraketa berriak daude