Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote bakoitzari.
2010eko uztailaren 1ean lau lagun Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan giltzapetu ziren AHT salatzeko eta Ordizi-Itsasondo tunelaren obretan egiten ari ziren leherketak geldiarazteko. Horretarako meategian giltzapetu eta meategiko zementu bidoi erraldoietara kateatu ziren. Ekintzak bost egun iraun zituen, harik eta Ertzaintzak lau pertsonak aurkitu eta kanporatu zituen arte.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak jarri zuten salaketa, “desordena publikoak” egotziz eta “erantzukizun zibil” gisa 60.000 euroko kalte-ordaina eskatuz.
Goizeko 9:15etan hasiko da epaiketa Donostiako Epaitegiko 9. aretoan eta jendearen presentzia eskatu dute elkartasuna adierazteko.
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.
AHTren zundaketak salatzeko Sakana, Goierri eta Lautada zeharkatu dituen bizikleta martxa egin dute abuztuaren 25etik 27ra bitartean, Abiadura Handiko Trenaren kontrako oposizioak deituta. Ahotsa hedabideak bildu du martxa iruditan eta honako laburpen bideo hau osatu dute.
Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.
Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.
Nafarroako AHT Gelditu! mugimenduak antolatuta, kolapsoaren aurkako mahai ingurua egin dute 'Klase borrokarik gabeko ekologismoa lorezaintza da' izenburupean. Jardun, Sukar horia, Ernai eta AHT Gelditu! Nafarroako kideek hartu dute parte bertan.
Al-TAV-oz eguna antolatu du larunbatean Nafarroako AHTren kontrako mugimenduak Iruñean, datorren larunbatean. Plazara! zentroan egun osoko jardunaldia izango da hitzaldiekin, abiadura handiko trenari buruzko hausnarketa sustatu eta "eztabaidagune bat sortzea"... [+]
2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela.
Guneak 5.000 metro karratuko azalera hartzen duela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Hasierako ikuskapenekin, Bigarren Burdin Aroko piezak izan daitezkeela azaldu dute. Arkeologia lanak laster hasiko dira, baina ez diote AHT eraikitzeko epeei eragingo.
AHT Gelditu mugimenduak pasa den asteburuan Atxondon egindako Abiadura Handiko Trenaren aurkako kanpaldiaren bideo laburpena.
Uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean egingo dute Bizkaiko herrian. Borrokaz ekidin ezean hilabete gutxiren buruan makinak Atxondoko lurretan sartu daitezkeela ohartarazi dute kanpaldiko antolatzaileek, eta proiektua gelditzea inoiz baino beharrezkoagoa ez ezik posible... [+]
Nafarroako AHT Gelditu plataformak antolatu du eta uztailaren 28tik 30era arte iraungo du. Atxondora heltzean, hiru eguneko akanpada egingo dute.
Erriberriko Iraide Arzimendi eta Aguraineko Eneko Fernández AHTaren aurkako borrokan murgilduta daude. AHTaren lanak iritsi dira jada Erriberrira; Lautadara ordea, oraindik ez. Biek ala biek, hala ere, gazteak proiektu txikitzaileen aurka lehen lerroan egotearen... [+]
Ribabellosako Trufaren azoka baliatuz "AHTrik EZ! Arabako Haranak" plataformako kideek elkarretaratzea egin zuten proiektuaren aurkako kontrakotasuna adierazteko. Araba mailan tren sozialaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan Abiadura Handiko Trenaren aurkako... [+]
Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzaldia moztu dute ekintzaileek. Basque Rail Way 2020 jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak eta Eusko Trenbideak-ek antolatu dituzte.