Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea ez eraikitzea gomendatu du Europako Batzordeak

  • 2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela.


2022ko otsailaren 11n - 09:46
Azken eguneraketa: 11:19
Herri arteko trenaren aldeko eta AHTren kontrako manifestazioa Tafallan (Argazkia: Ekinklik)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iazko abenduaren 14an argitaratu zuen Garraio Sare Transeuropearraren (TEN-T, ingelesezko laburduran) berrikuspena Europako Batzordeak. AHT Gelditu! mugimenduak azaldutakoaren arabera, Europar Batasun mailako garraio-sare oro barne hartu nahi du bere baitan TEN-T-k, eta hiru etapatan lortu nahi du hori: 2030a orduko sare zentrala osatu nahi du, eta ostean sare zentral zabaldua, eta sare integral osoa gero.

Gauzak horrela, eta ikusirik 2030a orduko ez dela aurreikusten Iruñea eta Gasteiz arteko AHTren tartea eraikitzerik, Europar Batasunak proposatu du halakorik ez eraikitzea, eta abiadura handiko trenbidea ordez egungo azpiegiturak erabiltzen jarraitzea.

"Proposamen honek gobernu zentralak  Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Zaragoza eta Euskal Y-a abiadura handiko linea baten bidez lotzeko duten asmoari beste zartako bat ematen dio", egin du irakurketa AHT Gelditu!-k. Mugimenduak azaldu du Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko lanak duela 11 urte abiatu arren 30 kilometroko azpiegitura besterik ez dagoela eraikita, tarte horretan ere gainegitura falta dela, eta Zaragoza-Castejon eta Iruñea-Euskal Y tarteei dagokienez administrazio-prozesuak "oso atariko faseetan" daudela.

"AHT ia eginda dagoela dioen mitoa eraitsi behar da. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza independenteak (AIDEF) garraioen txostenean gogorarazi zigunez, oraindik inbertsioaren %58 falta da Euskal Y-a amaitzeko, eta inbertsioaren %96 Nafarroako korridorea amaitzeko. Oraindik garaiz gaude Euskal Herriko elefante txuririk handiena gelditzeko!", egin du irakurketa AHT Geldituk, makroproiektuaren aurka protestan eta mobilizatzen jarrai dezaten dei eginez herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


2025-05-07 | ARGIA
Euskal Herria Bizirik sareak kanpaldia egingo du Donemiliagan, “lurraren defentsa antolatzeko”

Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Eguneraketa berriak daude