Ahotsa.info ostiralean aurkeztuko dute

  • Ahotsa.info herri komunikabide berria aurkeztuko dute bihar Iruñean. Nafarroan sortu nahi duten eraldaketa sozialera bidean “herriari ahotsa” emango dion tresna izan nahi du proiektu komunikatibo berri honek.


2014ko otsailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ahotsa.inforen aurkezpen jaialdiko kartela (Argazkia: euskalerria.info)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Auzitegi Nazionalak Ateak Ireki webgunea itxi ondoren abiatu zuten “Ahotsa behar dugu” dinamika, eta horren ondorioz sortuko da Ahotsa.info egitasmoa.

Proiektua aurrera atera ahal izateko Crowfounding sistemaz baliatu dira, herritarren borondatezko diru ekarpen txikiak izan dira Ahotsa.info-ren finantziazio iturri bakarra.

“Herri mugimenduaren bozgorailu” izateko asmoz jaio den proiektuko kideek adierazi dute oraindik ez direla finkatutako gutxieneko helburu ekonomikora iritsi, eta herritarrei dei egin diete ahal den neurrian diru ekarpenak egin ditzaten.

Erredakzio taldea herri mugimenduan lanean ari diren pertsonek eta komunikazio proiektu ugaritatik datozen kideek osatuko dute. Herrialde osoan kolaboratzaile sarea osatzeko asmoa dute gainera, eta gaurkotasuna izango da Ahotsa.inforen ardatza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude