Aernnovako langileen lehen greba egunak 2021eko jarduera hastea galarazi du

  • Urte amaieran, otsailaren 1etik aurrera kalean geratuko diren 82 langileen zerrenda plazaratu zuen Aernnovako zuzendaritzak. Ostegun honetan, urtarrilean zehar deitutako bederatzi greba egunetako lehena egin dute langileek, erabateko jarraipenarekin.

Langileen elkarretaratzea Aernnovak Berantevillan duen lantegiaren aurrean. Argazkia: LAB
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 08an - 10:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azkenean, Aernnovak Berantevillan duen fabrikako 82 langile kalean geratuko dira otsailaren 1ean, 450 langilek osatutako plantilla osoaren %20 inguru: 55 kaleratze, 14 aurrejubilazio —ordainsari gordinaren %65 jasoko dute eta borondatezko 13 baja pizgarriekin. Lan Ikuskaritzak eta auzitegiek erabaki bitartean, zuzendaritzak jarraituko ez duten langileen zerrenda plazaratu zuen 2020ko abenduaren 31n, Gabon Zahar egunean.

Enplegua erregulatzeko espedientearen (EEE) aukera ireki zenetik iragarri zuen bezala, enpresa batzordeak ez du kaleratzerik onartuko eta protesta dinamikarekin jarraitzea erabaki du, "gehiegikeria" gisa definitu dutenari aurre egiteko.

Horregatik, bederatzi greba deialdi egin dituzte urtarrilerako: ostegun honetako lehen lanuzteaz gain, urtarrilaren 12an, 14an, 18an, 20an, 22an, 25ean, 27an eta 29an greba egingo dute.

Aernnovako langileen elkarretaratzea Eusko Jaurlaritzaren aurrean. / LAB

Ostegun honetan iritsi da greba dinamikaren lehen eguna, eta, goizean, enpresaren aurrean egindako elkarretaratzean, langileek 82 hilkutxa erakutsi dituzte, galduko diren lanpostuak irudikatzeko.

Industrialdeko zein fabrikako sarbideetan Ertzaintzaren presentzia handia izan da, baina mobilizazioa gorabeherarik gabe egin da. Sindikatuen arabera, zuzendaritzako kideen bi auto baino ez dira sartu lantegian, ertzainek babestuta, eta langileen %100ak bat egin du greba deialdiarekin. Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren zein Arabako Foru Aldundiaren egoitzetaraino eraman dituzte mobilizazioak.

Bertan, Industria Sailak hilaren 4an egitekoa zen bilera bertan behera utzi izana salatu dute. Izan ere, enpresa batzordearen aldetik "jokabide desegokiak" argudiatuta, langileekin ez biltzea erabaki zuen. Azkenik, bilera hori datorren asteazkenean egingo da, 9:00etan.

"Ezer ez egiteaz gain, langileek beren lanpostuak defendatzeko mobilizatzeari uko egitea nahi du, eta hori benetan miserabletzat jotzen dugu, diru laguntzetan milioika euro jaso ondoren, dozenaka pertsona kaleratu behar dituen enpresa baten ondoan baitago", leporatu dio LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari.

Salaketa auzitegietan

Bestalde, ELA sindikatuak jakinarazi du kaleratzeak epaitegietan salatu eta baliogabetzeko eskatu duela, horretarako "arrazoi nahikoak" ikusten dituztelako. "Ez dira EEE bat ezartzeko arrazoiak ematen, eta enpresak errefusatu dituen hainbat neurri proposatu ditugu; egoera iraultzeko borrokan jarraituko dugu, bai epaitegietan eta baita kalean ere", ohartarazi dute.

Aernnovako langileen mobilizazioa Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean. / LAB

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude