20 urteko gazte bat hil du Minessotako poliziak apirilaren 11n. Autopsiak baieztatu du bularrean jaso zuen tiroa dela heriotzaren zergatia. Hilketatik denbora gutxira hainbat lagun elkartu dira tirokatua izan zen tokian gertakaria salatzeko.
20 urteko Daunte Wright gizonezko afro-amerikarra hil du Minnesotako poliziak, Minneapolistik gertu dagoen Brooklyng Center hirian. Hennepin konderriko aztertzaile medikuaren bulegoak astelehen arratsaldean zehaztu zuen bularrean bala batek eragindako hilketa izan zela. Autopsia egin duen mediku bulegoa agintaritza independentea da.
Tim Gannon poliziaburuak aldiz, igandeko prentsaurrekoan hilketa "akats" bat izan zela esan zuen: Wrighti tiro egin zion agenteak, hura atxilotzen saiatu zenean, suzko arma taser batekin nahastu zuela.
Berria egunkarian irakur daitekeenez, hilketaren berri izan eta jarraian hainbat lagun elkartu ziren tiroketa gertatutako lekuan. Hildakoaren senideek lasaitasuna eskatu dute bertaratzeetan eta istilurik gabeko elkarretaratzea lortu zuten hasieran. Gauean tentsioa handitu egin zen eta hainbat pertsonek hiriko merkataritza guneei eta polizia ibilgailuei eraso egin zieten. Poliziak elkarretaratutako herritarren aurka jo zuen. Geroago, hurbildutako 500 pertsonak sakabanatu egin ziren AEBetako Guardia Nazionala heldu zen momentuan.
Protestek astelehen gauean ere jarraitu dute, ElDiario.es hedabidean irakur daitekeenez. Manifestariak Brooklyn Centerreko Polizia estazioaren aurrean batu ziren.
Black Lives Matter mugimenduak babesa erakutsi du.
There are no accidents in police terror and white supremacy.
— Black Lives Matter (@Blklivesmatter) April 12, 2021
Say his name.#DaunteWright
AEBetako presidente den Joe Bidenek ere gertakariaren inguruan hitz egin du bere Twitter kontuan.
Today I’m thinking about Daunte Wright and his family — and the pain, anger, and trauma that Black America experiences every day. While we await a full investigation, we know what we need to do to move forward: rebuild trust and ensure accountability so no one is above the law.
— President Biden (@POTUS) April 12, 2021
Maiatza amaieran beteko da urtebete Poliziak George Floyd afro-amerikarra itota hil zuela. Aste honetan hasi da Eric Nelson, gaztea hil zuen polizia ohiaren aurkako epaiketaren hirugarren astea. Epaiketa Floyden anaiaren eta Jonathan Rich kardiologoaren testigantzekin hasi da. Medikuak adierazi duenez, Floyden heriotza “erabat saihets zitekeen", eta baztertu egin du bihotz-gelditzeagatik edo drogen gaindosiagatik hil zela.
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]