AEBetako poliziak 2.500 pertsona baino gehiago hil ditu 2011tik hona

  • Arma gabeko gizon beltz bat polizia txuri batek tiroz eraila izan zen North Charlestonen (AEBak). Asteartean Michael Slager poliziari hilketa akusatu zioten, lekuko batek telefono mugikorrarekin grabatutako bideo argia ikusi ostean. Irudiek Walter Scott nola tirokatzen duen jasotzen dute. Hasiera batean Slagerrek eginiko gertakarien kontakizuna kolokan jarri du bideoak.


2015eko apirilaren 15an - 11:09
1 point 21 diseinu enpresak egindako webgune berezia

Honako hau ez da gertaera isolatua. Azken aldian ugaritu egin dira polizia txuriak tartean dauden pertsona beltzen erailketa kasuak, besteak beste Michael Brown-en hilketa Fergusonen eta Eric Garner-ena New Yorken. Gertakari horiek arrazakeriaren kontrako protestak sortu dituzte AEBetan.

Testuinguru honetan, tiroketen nazio mailako datu zehatzen falta nabarmen geratu da. Lowdown atari digitalak plazaratutakoaren arabera, poliziekin zuzenean zerikusia duten erailketen inguruan FBIk dituen datuak osatugabeak dira. Horren aurrean, “crowsourced” webgune independienteak sortu dituzte poliziak tartean dauden hilketen kasuen datuak kolektiboki lortu aldera.

Horietako bat Brian Burghart Reno News & Review agerkari digitaleko zuzendari eta editoreak kudeatutakoa da. Istilu guztien erdia biltzen ez baditu ere, FBIk plazaratutakoak baino askoz gehiago dituzte Lowdown-en arabera.

2011tik hona polizia tartean egondako egiaztatutako 2.695 hilketa jaso ditu atariak grafika batean, 1 point 21 diseinu enpresak egina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Eguneraketa berriak daude