Adin txikiko bati Leioan egindako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza

  • Lakuako Segurtasun Sailak asteartean baieztatu du ustezko inplikatuak adin txikikoak direla, eta Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri dute erasotzailea.

14 urteko neskak sexu erasoa salatu du. Argazkia: Dani Blanco / ARGIA.

2023ko martxoaren 14an - 11:39
Azken eguneraketa: 16:36
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lakuako Segurtasun Sailak asteartean baieztatu du ikerketa irekita dagoela eta eginbideak Adingabeen Fiskaltzara bidali dituela. Ustezko inplikatuak adin txikikoak dira, eta ez du gertatutakoari buruzko xehetasun gehiago eman.

Halaber, El Correok jakitera eman duenez, ustez erasoan parte hartu duten beste bi mutil identifikatu dituzte eta deklaratu egin beharko dute, gertatutakoa argitzeko.

14 urteko neskaren salaketaren arabera, joan den ostiralean lagun batzuekin Leioako (Bizkaia) Artatza parkean zegoen. Gertakarien ustezko autoreek, ezagutu berri zituenak, mugikorra kendu eta parkeko eremu basotsu bateraino jarraitu ziela adierazi du, eta gero, haietako batek sexu erasoa egin ziola.

Biktima Gurutzetako Ospitalean artatu zuten, eta bertan sexu erasoen kasurako protokoloa ireki zen, El Correoren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude