Lakuako Segurtasun Sailak asteartean baieztatu du ustezko inplikatuak adin txikikoak direla, eta Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri dute erasotzailea.
Lakuako Segurtasun Sailak asteartean baieztatu du ikerketa irekita dagoela eta eginbideak Adingabeen Fiskaltzara bidali dituela. Ustezko inplikatuak adin txikikoak dira, eta ez du gertatutakoari buruzko xehetasun gehiago eman.
Halaber, El Correok jakitera eman duenez, ustez erasoan parte hartu duten beste bi mutil identifikatu dituzte eta deklaratu egin beharko dute, gertatutakoa argitzeko.
14 urteko neskaren salaketaren arabera, joan den ostiralean lagun batzuekin Leioako (Bizkaia) Artatza parkean zegoen. Gertakarien ustezko autoreek, ezagutu berri zituenak, mugikorra kendu eta parkeko eremu basotsu bateraino jarraitu ziela adierazi du, eta gero, haietako batek sexu erasoa egin ziola.
Biktima Gurutzetako Ospitalean artatu zuten, eta bertan sexu erasoen kasurako protokoloa ireki zen, El Correoren arabera.