Adineko emakumeek “indarkeria bikoitza” jasotzen dutela salatu du Oneka plataformak

  • Emakumeen arteko batasuna ezinbestekoa dela aldarrikatu du euskal emakume pentsionisten plataformak: "Adineko emakumeok gure ahulezia propioak gainditu behar ditugu indarkeria-mota guztiak salatzerakoan".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 26an - 10:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumea eta adinekoa izatea indarkeria matxista sufritzeko "arrisku handiko" faktoreak direla ohartarazi du Oneka euskal emakume pentsionisten plataformak: "Pandemia-egoera honetan bizi beharra gehitzen badiogu, konfinamenduekin, harremanen murrizketekin eta abarrekin, indarkeria mota desberdinak pairatzeko arriskua areagotu egiten da, eta indarkeriak berak dakarren pandemiari, COVID19arena, gaineratzen zaio".

Indarkeria egoera "bikoitza" salatzeko emakumeen batasuna inoiz baino beharrezkoagoa dela adierazi du plataformak, ohar bidez. "Adineko emakumeok gure ahulezia propioak gainditu behar ditugu indarkeria-mota guztiak salatzerakoan; izan ere, geure buruarengan segurtasun-falta izateak eta salatzeko orduan lotsa sentitzeak, menpekotasunean eta isiltasunean murgiltzen gaitu".

Azaroaren 25ean eta urteko gainerako egunetan "zigorgabetasunean ez uzteko emakumeenganako inolako erasorik" borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu du plataformak.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.