Joan den abenduan aurkeztu zuten Gasteizen EAEko lurraldean haustura hidraulikoan debekatzeko xedea duen Herri Ekimen Legegilea (HEL). Prozedurak aurrera egin eta lege proposamenaren eztabaida Eusko Legebiltzarrera iritsi dadin, ekimenaren sustatzaileek 30.000 sinadura batu beharko dituzte datozen lau hilabeteetan.
Gaur eman diote hasiera izenpe bilketa kanpainari, Gasteizen egindako agerraldi publiko batean. Bide batez, kanpainaren koordinazio gunea izango dena ireki dute: frackingaren aurkako bulegoa. Fracking Ez izeneko plataforma arduratuko nola bulegoa kudeatzeaz hala sinadura bilketa sustatzeaz; EAEn haustura hidraulikoaren aurka diharduten talde guztiek bat egin dute kolektibo horretan.
Kanpainaren berri emango duen webgunea ere aurkeztu dute: http://frackingez.org/eu. Besteak beste, sinatzeko egun eta lekuak iragarriko dituzte bertan. Lehen izenpeak gaurko arratsaldeko 19:00etan jasoko dituzte, frackingaren aurkako bulegoan bertan eta jai giroan.
HELa bultzatzeko ez ezik, Fracking Ez kolektiboak haustura hidraulikoak dakarren mehatxuaz ohartarazteko baliatu nahi du sinadura bilketa kanpaina. Bestalde, uste dute alderdi politiko guztiak gaiaz zein jarrera duten argiro adieraztera behartuko dituztela, "hainbatek ez baitu orain arte behar bezain argi azaldu".
Fracking Ez-en helburua da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurretan hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa debekatzea. Baita haustura hidrauliko teknika zernahitarako erabiltzea ere. Gaurko agerraldian adierazi dutenez, “frackingak bizirik dirau gobernu eta enpresen agendetan”, azken aldian hari buruzko albisteak urritu badira ere. “Ikerketa baimenak eta frackingaren bitartez egingo diren putzuen eskaerak mahai gainean daude”, gehitu dute; “lehen putzuetarako ingurumen txostenak Madrilen daude, eta Ingurumen Inpaktuen Adierazpenen zain daude zulatzaileak. Dirudienez, 2014 amaieran edo 2015 hasieran izango dituzte Madrileko baimenak, ingurumenari dagozkionak, eta horren ondoren zulatzen hasteko asmotan daude”.
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]
Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.
Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]
COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]
Rapero ezaguna zen TíoBad gaztea Sayula de Aleman (Veracruz, Mexiko) herrian eta haren oihartzuna askoz urrunago ere heldu zen, Mexikon Barrena AEBetaraino. Bertsotan salatzen zituen narkotrafikatzaileekin elkar hartzen duten agintariak, kazetari eta ekintzaileen... [+]
Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) enpresa publikoak Espainiako Ingurumen Ministerioaren oniritzia jaso du Armentia 2 putzuan lanak hasteko. Zulaketak egiteko baimena eskuratzea Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren ardura dela adierazi du Fracking... [+]
Espainiako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusiak egindako ingurumen-inpaktuaren azterlana aldekoa izan da Armentia-2 putzuan gasa erauzteko, txostenaren arabera zundak ingurunean ez baitu ondorio kaltegarririk eragingo. Horrenbestez, Espainiako... [+]
Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]
Sky txirrindulari talde britainiarra INEOS konpainia petrokimikoak erosi duela-eta, haserrea agertu du hainbat talde ekologistak, frackingaren aurkako kolektiboek tartean. Yorkshireko Itzulian protestak egingo dituztela iragarri dute.
2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna... [+]
AEBetako epaitegi federal batek behin-behinetan gelditu egin ditu gasa eta petroleoa produzitzeko zulaketak 121.000 hektareako eremuan, Wyoming estatuko lur federaletan. Epaiak lehen aldiz aipatzen du Barne Sailak lizitazioa onartu zuenean ez zuela kontutan hartu jarduera hauek... [+]
Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.