EAEn frackinga debekatzeko herri ekimen legegilea aurkeztu dute berriz

  • Ia urtebete geroago, bigarrenez aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean haustura hidraulikoa EAEren lurralde osoan debekatzeko lege proiektua eta hari lotutako herri ekimena (HEL). Urtarrilaren 31n aurkeztutako eta bere garaian Legebiltzarrak atzera botatako proposamen bera aurkeztu dute gaurkoan, baina ekimenaren sustatzaileek nabarmendu dutenez, orduko hartan Fracking Ez Araba plataforma izan zen HELaren babesle bakarra, eta oraingo honetarako, aldiz, autonomi erkidegoan frackingaren aurka ari diren talde  guztiek egin dute bat. 


2013ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiek ere parte dute HELaren aurkezpenean (Arg.: Fracking Ez Araba).

HELaren bultzatzaileek Legebiltzarrean bertan adierazi dutenez, 2013an ez da egon zulaketarik eta ez da espero 2014an izatea, baina horrek ez du esan nahi “hausturaren mehatxuak bere horretan” ez dirauenik. “Indarrean zeuden baimen guztiak indarrean daude oraindik, eta hemen inork ez dio frackingari uko egin momentuz, ez enpresek ezta gobernuak ere”, esan dute.

Bestalde, gaur erregistratutako HELa otsailean onartu ez izana kritikatu dute haustura hidraulikoaren aurkakoek. Orduan emandako arrazoia izan zen Legebiltzarra aldaketa bat tramitatzen ari zela Natura Babesteko Legean, hain zuzen ere frackinga debekatzeko gune babestuetan, eta horrek eragozten zuela Fracking Ez Arabak aurkeztutako ekimena aurrera eramatea (legearen arabera ezin da HEL bat onartu gai berari buruzko beste lege proiektu bat tramitatzen ari bada aldi berean). Azkenik, Natura Babesteko Legea aldatu da baina frackingaren aipamenik ere egin gabe. “Horrek argi uzten du emandako argudioa aitzakia hutsa besterik ez zela izan, herri mugimendutik zetorren proposamenari ez heltzeko”, salatu dute.

Proposatuko lege berria, onartuko balitz, laburra –bost artikulu besterik ez– eta zehatza izango litzateke. Funtsean, EAEren lurralde osoan  hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa debekatuko luke, baita ere fracking teknika oro har.

Legebiltzarreko Mahaiak onartzen badu HEL hau tramitatzea –ez dirudi oraingoan ezetz esateko arrazoirik izango duenik–, haren aldeko sinadurak biltzeko kanpaina abiatuko da bizpahiru hilabete barru. Gutxienez 30.000 lagunen izenpea lortu beharko dute prozedurak aurrera jarrai dezan.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude