Abenduaren 20an mobilizatzera deitu dute Baionan Palestinaren alde

  • Iparraldea Palestinarekin kolektiboko kideek mobilizatzera deitu dute ostiralean, abenduaren 20an, goizeko 11etan, Baionako geltokian, Israelgo Estatuaren politikak eta Mendebaldeko estatuen jarrerak salatzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko abenduaren 16an - 15:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizatzera deitu dute Iparraldea Palestinarekin kolektiboko kideek ostiralean, abenduaren 20an, goizeko 11etan, Baionako geltokian. Antolatzaileentzat, helburua da Palestinako herriaren egoeraren berri ematen segitzea eta nazioarteko elkartasuna aldarrikatzea. Testuinguru honetan, Israelgo Estatuaren politikak eta Mendebaldeko estatuen jarrerak salatzen dituzte, bai eta azken urteetan Gazan eta Zisjordanian bizi izan den indarkeria eta errepresioa ere.

Antolatzaileek boikota eta zigorrak sustatzen dituen BDZ mugimenduaren aldeko deia ere egiten dute, Israelekin lotura duten enpresa eta erakundeekin harremanak eteteko.

Mobilizazioaren bidez, Baionako karriketan Palestinaren askatasunaren aldeko mezua zabaltzea dute xede, 50 alderdi edo elkarteen sustenguarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarekin elkartasuna
Eguneraketa berriak daude