Goenkalen antzezle gisa egindako lanagatik zen ezagun Linazisoro. Antzerkian ez ezik, literaturan, euskalgintzan eta bikoizketa lanetan ere aritu zen.
Otsailaren 23an hil da Abelin Linazisoro (Zumaia, 1942) aktore, idazle eta euskaltzalea. ETBren Goenkale telesailean ezagutuko zuen gehiengoak Linazisoro, 1993an hasi eta zazpi urtez gorpuztu baitzuen Xatur pertsonaia.
Gazterik lotu zitzaion antzerkigintzari, eta Zumaiako kultur mugimenduan murgildu, Baleikek jaso duenez. "Antzerkigintzan eta bereziki zinemaren munduan lan asko egin zuen herrian: zine-forum saioak antolatu zituen 19 urterekin, 70eko hamarkadan Aita Mari zinemarekin batera sortu zen zine-forum taldean parte hartu, Ostarrena taldea bultzatu, eta abar".
Antzerkilari gisa ez ezik, bikoizketa lanetan ere jardun zuen, baita AEK-ko irakasle gisa ere. Eta euskal literaturaren alorrari ere egin zion ekarpenik, hiru eleberri kaleratuz: Axun (1995, Susa), Iraganean galdua (2001, Txalaparta) eta Aitortza (2005, Txalaparta).
Baleike aldizkariak 2004 eta 2009 artean hedabidearentzako egindako lana ere ekarri nahi izan du gogora. Gure Zumai zarra atalean "xehetasun handiz" jaso zituen adineko hemezortzi zumaiarrek kontatutakoak.
Ahotsak.eus egitasmoaren baitan elkarrizketa egin zioten bere garaian Linazisorori, eta bideoan jasota eta ikusgai daude hainbat pasarte.
1995ean elkarrizketa egin genion ARGIArako. Hemen duzue irakurgai:
Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]
Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]
Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.