Abel Arkenbout toxikologoa Holandako erraustegi berriaren dioxinez mintzatuko da larunbatean Hernanin

  • Apirilaren 13an, larunbata, goizeko 10:00etan hasita, Hernaniko Biteri kultur etxean hitzaldi berezia emango du Holandako ToxicoWatch fundazioko Abel Arkenbout toxikologoak: "Dioxinak Harlingenen – Dioxinak Zubietatik? Honela kutsatzen dute erraustegi modernoenek”. Hernanin Zero Zabor eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu dute hitzaldia, Hernaniko Udalaren babesarekin.


2019ko apirilaren 09an - 12:00

Harlingeneko REC edo Omrin da Holandak dauzkan 13 erraustegietan berriena. Ekonomia ministroak 2011n inauguratzean esan zuen Mendebaldeko Europako onena zela, puntako teknologietan puntakoena. Baina arazoak laster azaldu ziren: 2013an ToxicoWatch erakunde independenteak erraustegi inguruan 2 kilometro arteko radioan diren oilategietako arrautzetan dioxina eta furano kontzentrazio handiak aurkitu zituen. Baina nola liteke gobernuak agindutako kontroletan garbi ageri den erraustegi berri-berria benetan kutsatzaile izatea?

ARGIAk berriki plazaratutako Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak errreportajean azaldu zenez, erraustegi modernoenen ohiko kontroletan urte osoko lanaldiaren %0,2an gertatzen dena bakarrik agertzen da. Aldiz, Harlingenen –agintariek eskatuta- urteko 20.139 orduetan epe luzeko laginak aztertu zirenean azaldu zen kutsadura iturri ezkutu bat: erraustegietan sarri gertatzen direla jabeek “gertakizun atipiko” deitzen dituzten istripu edo egoera bereziak eta horietan emititzen direla kontrolatu gabeko dioxina, furano eta bestelako kutsagarri asko.

Holandan, lehenbizi ToxicoWatchek eta ondoren Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak azterketa ez-ohikoekin erakutsi dute Harlingeneko erraustegiak emititzen dituela: PCB dioxinak –inguruko arrautza, esne, belar eta lurretan aurkitu direnak–; PBDD dioxina bromodunak eta furanoak; kiskaltze prozesu txarraren ondorio diren beste kutsagai organiko arriskutsuak; inguruko teilatu, lur eta uretan ageri diren kedar beltzak, PAH hidrokarburo aromatiko arriskutsuak daramatzatenak. Eta horregatik, hasiera-hasieratik Harlingeneko herritarrak borrokan ari dira Omrin erraustegiaren kontra: joan den abenduan bertan erraustegiko ataria blokeatu zuten…

Antolatzaileek ohar batean aurreratu dutenez, "euskaldunok, eta batik bat erraustegien ondoan bizi garen edo bizitzera kondenatu gaituztenok, asko daukagu ikasteko Harlingenen gertatzen ari denetik". Abel Arkenbout toxikologoak hitzaldia ingelesez emango du eta euskarara aldi bereko itzulpen sistema egongo da aretoan.

 
Harlingeneko doixinen lekukotasun bat Leeuwarder Courant egunkarian, 2013an. Titulua: "Hamabi oilo eder eta arrautza dioxinadun asko". Argazki oina: "Anne Bleekerrek ezingo ditu gehiago jan bere oiloen arrautzak".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude