98 urterekin aurrenekoz frankismoa salatzen epaile aurrean

  • 98 urterekin, Felix Padin CNTko kideak lehen aldiz diktadura frankistan bizitakoa deklaratu du epaile aurrean. Frankismoko krimenen aurka Argentinan abian dagoen kereilaren baitan egin zituen deklarazioak astelehenean Miranda de Ebroko auzitegian.


2014ko abuztuaren 7an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Deklaratzera sartu aurretik, miliziano ohiari babesa eskaintzeko elkarretaratzea egin zuten epaitegi aurrean. (Arg.:noticiasdenavarra.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Miranda de Ebron egon zen preso hain zuzen Padin. “Langile batailoiak” deitzen zitzaien taldeetan, presoak esklabo gisa nola erabiltzen ziren kontatu dio epaileari.

Padinen agerraldiari “balore bikoitza” eman dio CNTk: “frankismoko izugarrikeriak” auzitegi batean azaldu dituen lehen aldia izan delako eta “oraindik areketan lurperatuta jarraitzen duten kideak ohoratu” dituelako.

Deklaratzera sartu aurretik, miliziano ohiari babesa eskaintzeko elkarretaratzea egin zuten epaitegi kanpoan. CNT partaide den Frankismoaen Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma bertan izan zen.

Padinek “estatu terrorismoa” sufritu zutenei ahotsa eman diela adierazi zuen sindikatuak, baita “demokratikoz mozorrotutako estatu berak polizia eta militar hiltzaileak babesten jarraitzen dutela ikusten duten lagunei” ere.

Modu berean, erakunde anarkosindikalistak salatu du Espainiak “ikertu nahi ez duena ikertzeko” beste estatu bateko auzitegietara jo behar izan dutela biktimek. Hala ere, zigorgabetasunaren aurkako “une historikoa” dela adierazi du.

“Leku bateko edo besteko epaileek edozer erabakita ere, CNTk bere militanteen memoria eta ohorea defendatzen jarraituko du”, azaldu du zigorgabetasun frankistaren kontrako borrokan berretsiz.


Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.