60 emakumeri genitalak mutilatu dizkiete

  • Bost eta zazpi urte bitarteko haurrei genitalak moztu dizkiete Burkina Fason eta 30 guraso eta emagin atxilotu dituzte zerikusia dutelakoan.


2018ko irailaren 21ean - 12:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1996an debekatu zen genitalen mutilazioa, hala ere, 60 haur izan dira ospitaleratuak odol-galtzeak eta infekzioak dituztelako. Klitoria eta baginak ezpainak moztu dizkiote, hurrenez hurren.

Atxilotuak izan diren guraso eta emaginek, soilik sei hilabete eta hiru urte bitarteko kartzela-zigorrera kondenatuko dituzte.

UNICEF erakundearen arabera, emakumeen %75 mutilatua izan da Burkina Fasoko historian eta soilik %9 dago praktika honen alde.

Gaineratu du, mundu osoan guztira, 200 milioi emakume inguruk pairatu dutela genitalen mozketa. Batez ere, Somalian, Ginean eta Yibutin emakumeen %90ak jasan du legez kanpoko ebakuntza hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Eguneraketa berriak daude