Ogasunarekin zorretan daudenen zerrenda argitaratu da Nafarroan, tartean politikari eta kirolari ohiak

  • Nafarroako Zerga Ogasunak asteartean argitaratu du bere webgunean Nafarroan Ogasunari 120.000 euro baino gehiago zor dizkioten 580  zordunen zerrenda, pertsona fisiko eta juridikoak biltzen dituena. Guztira 270,7 milioi euro zor dizkiote Nafarroari. “Navarra de Edificaciones SA” enpresa da zerrendan lehenengoa, 5,9 milioi eurorekin.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko maiatzaren 30a
Garbiel Urralburu, Nafarroako presidente ohia

Bestalde, erkidegoko PPko presidentea den Ana Beltranen familiaren upategiak, Camilo Castillak, 925.000 euro zor ditu. Beltranek esan du ez daukala zerikusirik enpresaren gestio eta administrazioan 2011tik.

“Zordun handien” zerrendan daude baita ere Gabriel Urralburu Nafarroako presidente ohia, Egueseko alkate ohi Ignacio Galipienzo, “Pizo” Gomez eta Kristianz Vadocz Osasunako jokalari ohiak, edo Denis Menchov eta Vladimir Karpets txirrindulari ohiak.

Gabriel Urralburuk 426.747ko zorra dauka, iaz baino 65.024 euro gutxiago. Orobat, aurten estreinakoz agertu da zerrendan Egueseko alkate izan zena, Ignacio Galipienzo. 2009an ustelkeria delitu batengatik zigortu zuten, eta 160.095 euro zor dizkio Ogasunari.

55 pertsona fisiko edo juridikok milioi bat euro baino gehiago zor zizkieten Nafarroako Zerga Ogasunari 2017ko abenduaren 31n. Gehien zor duen enpresa Navarra de Edificaciones SA da, 5,9 milioi eurorekin, eta beste hiru enpresak 3 eta 5 milioi euroko zorrak dituzte: Constructora Aldabea SL, Ecay-Andueza SL eta Estructuras Corellanas SL. Zerrendan, orotara, eraikuntzako 26 enpresa ageri dira.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zorra  |  Nafarroa

Zorra kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude